Beti izango naiz defendatzerik ez duten pertsonen defendatzaile. Inoiz iraindu, umiliatu edo/eta jo gaituzten guztiei esan nahi dizuet gaiztoak beraiek direla, arazoa beraiek dutela. Gehiegikeriak egiten dituztenek, jakin gabe, beren frustrazio eta emozio basatienak beren ustez ahulagoa den pertsona batengan proiektatzen dituzte. Zu ez zara inoiz arduraduna izango. Hori argi eduki behar duzu. Gorrotatzaileei ez litzaieke inoiz gorrotatzen jarraitzera animatu behar, inoiz ez haien ekintzak bizitu eta are gutxiago errepikatu. Sua berotzen duten baina gaizki jokatzen ari direla ondo dakiten jarraitzaile horiek, mesedez, gaizki dagoela baldin badakizue, aurpegiratu zure lagunari. Jarreraz aldarazi edo salatu berriro gerta ez dadin. Ekintza bortitz bat berpizten badugu, badirudi jada ez dela hainbesterako eta errepikatzera laguntzen duzu. Urrutitik ikusi arren, baina gertatzen ari dena ondo baino hobeto dakizuen horiek, abisatu berehala norbaiti. Pertsona askoren etorkizunaz ari gara. Haurtzaroko edo nerabezaroko abusu bat haien garapenerako zorigaiztokoaz ari gara. Ez dugu bullying-ik nahi gure gizartean, ez dugu inolako gehiegikeriarik nahi. Izan zaitezte enpatikoak beti, etorkizunean eskertuko duzue. Eskertuko dugu. Stop bullying!