Gazteria Zerbitzuak etxebizitzari eta enpleguari buruzko tailer juridikoen zikloa antolatu du 16 eta 35 urte bitarteko pertsonentzat
Doakoak izango dira eta elebitan egingo dira, asteazkenetan, Landatxo Gizarte Etxean
Udal Gazteria Zerbitzuak 16 eta 35 urte bitarteko gazteentzako doako tailerren zikloa jarriko du abian aurten, etxebizitzarekin eta enpleguarekin lotutako legezko zalantzak argitzeko. Saio informatiboak, dinamikoak eta parte-hartzaileak izango dira, autonomia pertsonala eta gazteen emantzipazio-prozesuak erraztuko dituzten tresna praktikoak eskaintzeko diseinatutakoak. Lehen seihilekoko jarduerak urtarrilaren 14tik ekainaren 24ra egingo dira.
“Tailerren ziklo honen bidez, Udalak gazteen bizi-prozesuetan informazioa ematearekin, laguntzearekin eta ahalduntzearekin lotuta bere gain hartutako konpromisoa indartuko du, bizitza autonomoa izateko aukera errazteko”, azaldu du Ana López de Uralde Gazteriako zinegotziak.
“Ekimen hau Udalaren V. Gazte Planaren jarduera-ildoen barruan kokatzen da, eta gazteen emantzipazioa eta autonomia pertsonala eta soziala bultzatzera bideratuta dago. Horretarako, legezko ezagutza eskuratzeko aukera eman nahi diegu funtsezko esparruetan, hala nola etxebizitzaren alokairuan edo lan-kontratazioan. Horiek guztiek beren eskubideak ezagutzeko aukera ematen diete eta zaurgarritasun juridikoko egoerei aurrea hartzen laguntzen diete prestakuntzaren eta prebentzio-aholkularitzaren bidez”.
Halaber, zikloak gazteen parte-hartzea sustatu nahi du prestakuntza- eta hausnarketa-guneetan, esperientzien trukea eta ikaskuntza kolektiboa bultzatuz.
Tailer parte-hartzaileak
Tailerretan zuzenbideko profesionalek parte hartuko dute, eta oinarrizko edukiak azalduko dituzte, zalantzak argituko dituzte eta benetako kasu praktikoak landuko dituzte formatu dinamiko eta hurbilean. Tailer bakoitzak bi saio izango ditu, bakoitza ordu eta erdikoa: lehen saio bat, oinarri eta gai orokorrei buruzkoa, eta bigarrena, kasu praktikoen eta dinamika parte-hartzaileen azterketari buruzkoa.
Jarduera hau doakoa da eta elebitan eskainiko da. Saioak asteazkenetan izango dira, 17:30etik 19:00etara, Landatxo Gizarte Etxean (Santa Maria kalea, 4).
Temas
Más en Gasteiz
-
Más de 200 personas y casi 100 vehículos identificados en la quedada ilegal del aparcamiento de McDonald’s de Gamarra
-
Gasteizek Gamarra Nagusiarekin lotzeko bidegorri berriaren lanak astelehenean, urtarrilaren 12an, hasiko ditu
-
36 centros escolares de Álava aprenderán este curso nociones de economía y fiscalidad
-
Zabalgana supera los 30.000 habitantes