Síguenos en redes sociales:

Gasteizko 'Gazte Klik Klak' argazki eta bideo digitaleko lehiaketak 15. edizioko proposamenik nabarmenenak hautatu ditu

Gasteizko 'Gazte Klik Klak' argazki eta bideo digitaleko lehiaketak 15. edizioko proposamenik nabarmenenak hautatu dituUtzitakoa

Gasteizko 14 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendutakoGazte Klik Klak argazki eta bideo digitaleko lehiaketak 15. edizioan saritutako proiekturik nabarmenenak aukeratu ditu. Aurten, zaporeak izan da lehiaketak landutako gaia.

Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, Sortzen kultur sorkuntzako programaren barruan dago ekimena eta Gazteria eta Kulturako udal zerbitzuek bultzatzen dute, Arabako Foru Aldundiaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin.

Bada, 2025eko deialdian 19 argazki eta ikus-entzunezko lan jaso dira. Epaimahaiak hamar proposamen aukeratu ditu eta, horien artean, argazki serie hauek saritu ditu: Sua Cangaren 'Los sabores de mi casa', Nora Lafuenteren El sabor de lo efímero, Louisette Cristine Plazaolaren Sabores de la infancia eta Jone Carbajosaren Gazte zaporeak aukeratu ditu.

Hautaketa osatu duten gainerako serieak Esto sabe a tiempo, Mandarina, En el cielo y en la tierra, Amor de carne eta Sabores reales e irreales izan dira. Gainera, Zapore abandonatuak ikus-entzunezko lana ere saritu dute.

Hautatutako hamar proiektuak 2026ko urtarrilaren 16tik otsailaren 13ra arte egongo dira ikusgai Labe Gazte Laborategian. Gainera, argazki galerian eta 'Gazte Klik Klak' lehiaketaren Youtubeko erreprodukzio zerrendan argitaratuko dira.

Irabazleek 400na euro jasoko dituzte, argazki eta ikus-entzunezko materiala erosteko. Era berean, Irati Antia eta Itziar Garaluce bertako artistek komisariatutako eta turorizatutako 'Tetrapack' erakusketa kolektiboaren parte hartuko dute, 2026ko maiatzaren 8tik ekainaren 7ra arte, Amarika aretoan.