Gasteizko Judimendi gizarte etxeko energia birgaitzerako obrak hasiko dira datorren astelehenean, ekainaren 2an, eta hurrengo hiru asteetan zehar egingo dira, azken hiruhilekoko kirol ikastaroetan, kantxan eta igerilekuan programatutako jarduerak ekainaren 22an amaitu bitartean. Helduen eta familien liburutegia eta topaketa gela itxi egingo dira astelehenetik.

Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, Oinarrizko Gizarte Zerbitzua ere ekainaren 2an itxiko da, eta Arana gizarte etxera lekualdatuko da, ekainaren 9tik aurrera jendearen arretari berriro ekiteko.

Herritarren Arretarako Bulegoa, berriz, ekainaren 20ra arte egongo da zabalik, eta informazio eta kontrol agenteek ohiko jarduerarekin jarraituko dute Judimendin ekainaren 22ra arte.

Bestalde, Dantz Point Bizkaia by BBK ekimena hazi egingo da aurten iazko lehen edizioan izandako arrakastaren ondoren, eta doako sei saio izango ditu ekainetik irailera bitartean, lehen aldiz Bilbora ere iritziz. Hiriburuarekin batera, Gernika-Lumo, Bermeo, Sestao, Getxo eta Durangon egingo dira saioak, balio historiko, natural eta industrial handiko espazioetan, arduradunek azaldu dutenez.

Dantz plataformak sustatzen eta BBK banku fundazioak laguntzen duen proiektuak bigarren edizioa egingo du 2025ean, "kultura elektronikoaren eta Bizkaiko ondarearen balioa nabarmentzearen aldeko apustua sendotu eta zbalduz".

Ekainetik irailera bitarteko hilabeteetan doako sei ekitaldi izango dira, eta berritasun nagusia da Bilbo ere izango dela geldialdietako bat, Aste Nagusian kokatuko den gune sinboliko batean.

Iaz bost udalerritan ehunka pertsona bildu zituen ekimenak "esperientzia kultural paregabeak eskaintzen ditu leku enblematikoetan, horien memoria historikoa musika elektroniko eta garaikidearen bidez berrinterpretatuz".

Bada, aurtengo edizioan, Dantz Point ekimeneko saioak Gernika-Lumora, Bermeora, Sestaora, Getxora, Durangora eta Bilbora iritsiko dira, "ondare, komunitate eta abangoardiako artearen arteko konexioa indartuz".