Zerua oso hodeitsu eta zaparrada batzuk asteartean
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, martxoaren 11n, zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparrada batzuk egingo ditu, batez ere egunaren hasieran eta arratsaldetik aurrera.
Goizean hego-haizea ibiliko da, bolada gogor batzuekin oraindik, baina eguerdi aldera mendebaldera edo ipar-mendebaldera aldatuko da eta indarra galduko du.
Haizearen aldaketaren ondorioz, tenperatura maximoak gradu pare bat jaitsiko dira. Hiriburuetan, Baionan 9 gradu espero dira gutxienez eta 15 gehienez, Bilbon 10 gutxienez eta 16 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 15 gehienez, Gasteizen 4 gutxienez eta 12 gehienez eta Iruñean 6 gutxienez eta 14 gehienez.
Itsasbazterrean hego-osagaiko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, eguerdi inguruan ipar-osagaira aldatuko da, eta gauean ipar-mendebaldekoa nagusituko da, 4ko tarteekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria, itsaskiko guneekin azken orduetan.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 03:04an eta 15:31n izango dira, eta itsasbehereak 09:12an eta 21:21ean. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.
BALORAZIOA
"Zerua oso hodeitsu egongo da. Zaparrada txikiak egingo ditu, zenbait lekutan ertainak, sarriago egunaren bigarren partean eta barnealdean. Baliteke ekaitzak izatea. Hego-osagaiko haize ahula ibiliko da, hego-ekialdekoa nagusituz, bolada gogorrekin; arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa igoko dira, barnealdean bereziki; maximoak gutxi edo nahikoa jaitsiko dira, bereziki Kantauri isurialdean".
Temas
Más en Gasteiz
-
El Día de Olarizu regresa el lunes con tradición, naturaleza y actividades festivas
-
Gasteizko Udalak 237 jarduera eskainiko ditu 'Hirian hezi' programan ikasturte berrian
-
Gasteizko AEK eta Armentia ikastola elkarlanean ariko dira guraso etorri berriek euskara beregana dezaten
-
La piscina olímpica exterior de Mendizorrotza permanecerá abierta hasta el 28 de septiembre