Gasteizko Udaleko gobernu bilerak Droga Menpekotasunen Deustu Institutuarekin lankidetza hitzarmena sinatzea onartu du, hirian adikzioen arloan dagoen errealitateari buruzko diagnostikoa egiteko, eta Osasunaren Udal Zerbitzuak 18.755 euro bideratuko ditu azterlanera. Azterketa bost hilabetez egingo da, eta emaitzak Adikzioei buruzko V. Tokiko Plana egiteko erabiliko dira.
Diagnostiko kuantitatibo eta parte hartzailea egingo da, herritarren partaidetza prozesu baten bidez datuak bildu eta aztertuko dituena. Helburua izango da adikzioek (substantziekin eta substantziarik gabe) hirian duten egoera aztertzea.
"Lortutako emaitzetatik abiatuta, Gasteizko Udalak bere erantzuna eta esku hartzeak optimizatu ahal izango ditu adikzioak eragindako arazoen ondorioak murrizteko"
"Lortutako emaitzetatik abiatuta, Gasteizko Udalak bere erantzuna eta esku hartzeak optimizatu ahal izango ditu adikzioak eragindako arazoen ondorioak murrizteko", azaldu du Maider Etxebarria alkateak.
Erakunde hori drogak eta adikzioak ikertzen eta horiei buruz aholkatzen ari da 1989tik
Diagnostikoaren emaitzari esker, adikzioak eta portaeraren beste nahasmendu batzuk gutxitzeko V. Tokiko Plana egin ahal izango da, Droga Menpekotasunen Deustu Institutuarekin elkarlanean. Hain zuzen ere, erakunde hori drogak eta adikzioak ikertzen eta horiei buruz aholkatzen ari da 1989tik. Drogekin lotutako gaiei buruzko prestakuntza emateko, horren inguruan lan egiten duten profesionalak birziklatzeko eta ikertzeko sortutako lehen unibertsitate institutua da.