Gasteizko Labe Gazte Laborategiak gazteentzako sorkuntza espazioak, bost erakusketa, zazpi tailer, bi deialdi artistiko, informazio jardunaldiak eta horma irudi baten diseinua antolatuko ditu irailaren 11tik abenduaren 21era.
Denboraldi berri hastearekin batera, 12 eta 30 urte bitartekoek kulturaz, sorkuntzaz, elkartzeaz eta parte hartzeaz gozatu ahal izango dute
Modu honetan, denboraldi berri hastearekin batera, 12 eta 30 urte bitartekoek kulturaz, sorkuntzaz, elkartzeaz eta parte hartzeaz gozatu ahal izango dute, dohainik, San Bizente Paulekoaren kaleko 21 zenbakian dagoen Gasteizko Udalaren lokalean.
Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak diseinatu du programazioa, Vital Fundazioarekin batera
Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak diseinatu du programazioa, Vital Fundazioarekin batera.
Ekoizpen eta sorkuntza artistikoari, kulturalari eta ludikoari mesede
"Ekoizpen eta sorkuntza artistikoari, kulturalari eta ludikoari mesede egiteaz gain, gazteenen arteko sareen sorrera aberastu eta indartuko du", azaldu du Ana Lopez de Uralde Gazteria zinegotziak.
Labe Gazte Laborategiaren eskaintzan hiriko sei eragile kultural eta sozial arituko dira elkarlanean
Labe Gazte Laborategiaren eskaintzan hiriko sei eragile kultural eta sozial arituko dira elkarlanean: Nefer Olaizola eta Markel San Martin, Araba Click, Zirriborroak Kultur Elkartea, Espaciarte, Re-pararte eta Gauekoak. Jarduera guztiak doakoak izango dira; batzuetan sarrera librea izango da, eta beste batzuetan aurretiaz izena eman beharko da.