Síguenos en redes sociales:

Prezioak %0,7 igo dira ekainean EAEn aurreko hilaren aldean eta %2,8 azken urtean

Prezioek %2,8 egin dute gora azken 12 hilabeteetan

Prezioak %0,7 igo dira ekainean EAEn aurreko hilaren aldean eta %2,8 azken urteanAlex Larretxi

Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) %0,7 igo da ekainean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) aurreko hilaren aldean, eta horrela, prezioek %2,8 egin dute gora azken 12 hilabeteetan eta %2,2 urteko lehenbiziko seihilekoan, INE estatistika erakundearen datuen arabera.

Sektoreka, aurreko hilaren aldean, prezioak %0,5 igo dira ekainean elikagai eta alkoholik gabeko edarietan, %0,4 alkoholdun edari eta tabakoan, %1,2 etxebizitzan, %0,3 tresnerian, %0,7 garraioan, %2,5 aisia eta kulturan, %0,4 hotel, kafe eta jantokietan eta %1,3 besteetan; ez da aldakuntzarik izan komunikazioetan eta hezkuntzan (%0,0), eta jaitsierak gertatu dira jantzi eta oinetakoetan (-%1,4) eta botiketan (-%0,1).

BESTE DATU BATZUK

Era berean, prezioen urte arteko bilakaerari begiratuta, garraioan solilik jaitsi dira (-%0,3), eta gainerakoetan gora egin dute: elikagai eta alkoholik gabeko edarietan %3,8, alkoholdun edari eta tabakoan %4,5, jantzi eta oinetakoetan %0,8, etxebizitzan %4,5, tresnerian %1,9, botiketan %2,3, komunikazioetan %2,0, aisia eta kulturan %0,7, hezkuntzan %2,4, hotel, kafe eta jantokietan %4,3 eta besteetan %4,1.

Era berean, prezioen urte arteko bilakaerari begiratuta, garraioan solilik jaitsi dira (-%0,3), eta gainerakoetan gora egin dute

Azkenik, 2025eko urtarriletik ekainera bitartean, prezioak sektore guztietan igo dira, jantzi eta oinetakoetan (-%2,8) eta aisia eta kulturan (-%0,6) izan ezik. Horrela, prezioak %2,4 igo dira urteko lehen seihilekoan elikagai eta alkoholik gabeko edarietan, %3,2 alkoholdun edari eta tabakoan, %3,5 etxebizitzan, %1,1 tresnerian, %1,7 botiketan, %0,7 garraioan, %3,7 komunikazioetan, %0,1 hezkuntzan, %5,0 hotel, kafe eta jantokietan eta %3,4 besteetan.