Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) %0,2 hazi da maiatzean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) aurreko hilaren aldean, eta horrela, %2,4ko hazkundea izan du azken 12 hiletan. Orobat, prezioak %1,5 gehitu dira urtarriletik maiatzera bitartean, INE estatistika erakundearen datuen arabera.
Sektoreka, apirilaren aldean, prezioek gora egin dute elikagai eta alkoholik gabeko edarietan (%0,1), alkoholdun edari eta tabakoan (%0,9), jantzi eta oinetakoetan (%2,7), etxebizitzan (%0,3), botiketan (%0,2), hezkuntzan (%0,1) eta hotel, kafe eta jantokietan (%1,8).
ZENBAKIETAN
Tresnerian eta besteetan ez zen aldaketarik izan prezioetan (%0,0) aurreko hilaren aldean, eta garraioan (-%0,7), komunikazioetan (-%0,2) eta aisia eta kulturan (-%2,3), berriz, jaitsi egin ziren.
2025eko urtarriletik maiatzera, prezioak igo egin dira elikagai eta alkoholik gabeko edarietan (%1,9)
Urte arteko aldiari dagokionez, prezioak garraioan soilik jaitsi dira (-%1,5), eta gainerakoetan igo: elikagai eta alkoholik gabeko edarietan %2,9, alkoholdun edari eta tabakoan %3,7, jantzi eta oinetakoetan %1,3, etxebizitzan %4,0, tresnerian %1,5, botiketan %2,3, komunikazioetan %2,1, aisia eta kulturan %0,7, hezkuntzan %2,4, hotel, kafe eta jantokietan %4,4 eta besteetan %4,1.
Azkenik, 2025eko urtarriletik maiatzera, prezioak igo egin dira elikagai eta alkoholik gabeko edarietan (%1,9), alkoholdun edari eta tabakoan (%2,7), etxebizitzan (%2,3), tresnerian (%0,8), botiketan (%1,7), komunikazioetan (%3,7), hezkuntzan (%0,1), hotel, kafe eta jantokietan (%4,6) eta besteetan (%2,1), eta jaitsi jantzi eta oinetakoetan (-%1,4), garraioan (-%0,1) eta aisia eta kulturan (-%3,1).