Ekitaldi honetan iaz baino 101,1 milioi euro gehiago bildu izana % 6,2ko gehikuntza da, eta guztira bildutako kopuru metatua 1.731,9 milioi euro izan da.
Bildutako kopuruaren gehikuntza hori zuzeneko eta zeharkako zergetan bildutakoaren bilakaera positiboak eragin du, % 8,2ko eta % 5,3ko igoerak izan baitituzte, hurrenez hurren.
DIRUBILKETA, GUZTIRA (laburpena)
Zuzeneko eta zeharkako zergetan hurrenez hurren lortutako % 8,2ko eta % 5,3ko igoerei esker, zerga horien bidez 892,9 eta 689,9 milioi euro biltzea lortu da.
Bi zerga-mota horien bilakaera positibo horri esker, guztira bildutako zenbateko metatua % 6,2 handitu da aurreko urtearekin alderatuta, eta 1.731,9 milioi eurora heldu da. Horrek esan nahi du aurreko urtean baino 101,1 milioi euro gehiago bildu direla.
ZUZENEKO ZERGAK: 892,9 milioi euro (% 8,2)
PFEZ: 645,6 milioi (% 7,7)
Nabarmentzekoa da lan atxikipenen kontzeptuak joera ona izaten jarraitzen duela; izan ere, iazkoarekin alderatuta % 8,3 handitu da. Horrenbestez, bildutako kopurua 657,4 milioi eurora heldu da, aurreko ekitaldiko aldi berean baino 50,2 milioi euro gehiago.
Errenta-kanpainaren emaitzei dagokienez, oraindik ere itzulketak diru-sarrerak baino gehiago dira. Kontuan eduki behar da zerga hori bi epetan ordaindu daitekeela, eta orain arte ez dela kobratu lehenengoa baino.
Diru-sarreren gaineko itzulketen soberakina aurten % 23,9 handiagoa izan da, aurreko urtean egin ziren itzulketekin alderatuta.
SOZIETATEEN GAINEKO ZERGA: 199,5 milioi (% 9,9)
Joan den uztailean egin zen zerga honen kanpainaren emaitzek erakusten dutenez, aurreko ekitaldian baino 17,9 milioi euro gehiago bildu dira. Horrek esan nahi du zenbatekoa 199,5 milioi eurora heldu dela, aurreko urtean bildutakoa baino % 9,9 gehiago.
ZEHARKAKO ZERGAK: 689,9 milioi euro, (% 5,3)
Zerga hori osatzen duten bi kontzeptu nagusietan bildutako kopuruak gora egin du aurreko urtekoaren aldean, baina BEZaren bilakaera positiboagoa izan da hidrokarburoen gaineko zergarena baino.
BEZa % 7,7 handitu da eta hidrokarburoen gaineko zergak, berriz, % 0,2ko gehikuntza xumea izan du.
BEZa: 469,7 milioi euro (% 7,7)
Guztira, aurreko urteko aldi berean baino 33,7 milioi euro gehiago bildu dira. Horrenbestez, bildutako zenbatekoa 469,7 milioi eurora heldu da.
HIDROKARBUROAK: 148,4 milioi euro (% 0,2)
Zerga honen bidez bildutako kopuru metatua 148,4 milioi eurora heldu da, hau da, 250.000 euro gehiago bildu dira, % 0,2ko gehikuntzarekin.