Eusko Jaurlaritzak enplegua erregulatzeko 48 espediente izapidetu zituen
BILBO. Espedienteek 396 langileri eragin zieten: 306ri aldi baterako kontratu etete gisa, 65eri lanaldi murrizketa moduan eta 25i kontratu hutsalketagatik (kaleratze kolektiboak).
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, maiatzean izapidetutako 48 espedienteetatik, 28 kontratua etetekoak izan ziren eta 306 langileri eragin zieten (aurreko hilean baino %16 gutxiago).
Lanaldi murrizketako 18 espedienteek 65 langileri eragin zieten, eta kontratu hutsalketako bi espedienteen ondorioz 25 langileren kaleratze kolektiboa gertatu zen.
Joan den maiatzean, lehen sektorean erregulazio espediente bat izapidetu zen (%0,41), eta beste ekoizpen sektoreetan, aurreko hilen antzeko kopuruak mantendu ziren: eraikuntza %15, industria %45 eta zerbitzuak %39.
Azkenik, gaur egun 375 etendura eta murrizketa espediente daude indarrean guztira, eta horien eraginpean 4.181 langile daude. Aurreko hiletan bezala, Arabako Lautadak, Bilbo Handiak eta Donostialdeak dute kokagune txarrena alderdi horretan.
Más en Economía
-
CaixaBank crea una oficina de Inteligencia Artificial para centralizar su gestión
-
El Ibex 35 se queda al filo de los 17.200 puntos al cierre en una jornada sin referencias
-
Competencia multa con 2,9 millones a cuatro agencias de viaje por repartirse licitaciones
-
El consumo de energía eléctrica se redujo un 2,4% en Euskadi de enero a noviembre de este año