Baskoniak Rafa Villar antolatzailea fitxatu du 2028ra arte
Villar Bartzelonako maila gazteetan hezi zen eta Endesa Ligan ere debutatu zuen talde bartzelonarrarekin
Baskoniak jakinarazi du Rafa Villar joko antolatzaile bartzelonarra fitxatu duela Hiopos Lleida taldetik datozen hiru urteetarako, 2028ra arte, hain zuzen ere.
Villar Bartzelonako maila gazteetan hezi zen eta Endesa Ligan ere debutatu zuen talde bartzelonarrarekin. Azken hiru denboraldietan Hiopos Lleidan aritu da; 2024-2025eko denboraldian 34 partida jokatu zituen Endesa Ligan, batez beste 8,8 kredituko balorazioa lortuz 19 minutuan.
Jokalari bartzelonarrak Espainiako selekzio nagusiarekin debutatu zuen 2024an, eta Europako txapeldun izan zen 18 urtez azpikoarekin eta mundukoa 19 urtez azpikoarekin.
Jokalari bartzelonarrak Espainiako selekzio nagusiarekin debutatu zuen 2024an, eta Europako txapeldun izan zen 18 urtez azpikoarekin eta mundukoa 19 urtez azpikoarekin
"Bere izaerak eta etengabeko bilakaerak aukera eman diote estatuko panoraman etorkizun handiena duten gazteen artean finkatzeko. Etorkizuna, nortasun propioa eta talentua dituen jokalari gazte baten aldeko apustua egin du Baskoniak", nabarmendu du taldeak sarean argitaratutako ohar batean.
BESTE GAI BATZUK
Añanako Kuadrillak sustatutako eta Arabako Foru Aldundiak, Vital Fundazioak eta Lanbide enplegu publikoko zerbitzuak diruz lagundutako Micaela Portilla Eskola prestakuntza zentroak 2025-2026ko ikasturteko prestakuntza ibilbideetarako aurreinskripzioak egiteko epea ireki du.
Arabako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, zentroa Fontechan dago eta doako prestakuntza espezializatua eskaintzen du Lanbiden izena emanda dauden 16 urtetik gorako langabeentzat. Helburua enplegagarritasuna hobetzea da, lan merkatuan eskari handia duten igeltserotza, zurgintza eta basogintzako profesionaltasun ziurtagirien bidez.
Espezialitate bakoitzak ondoz ondoko bi ziurtagiri ditu, lehenengoa irailetik abendura bitartean, eta bigarrena urtarriletik uztailera bitartean, hain zuzen ere.