Athletic Clubek Robert Navarro fitxatu du 2030era arte
Jokalari katalanak 25 partida jokatuko ditu azken denboraldian Mallorcan, eta hegaleko eta erdiko erasoko posizioak tartekatu ditu beti
Athletic Clubek eta Robert Navarrok akordioa lortu dute jokalariak talde zuri-gorrian joka dezan 2030. urteko ekainaren 30era arte, klub bizkaitarrak sarean argitaratutako ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Navarrok 23 urte ditu eta "eskarmentu handia" lortu du Osasuna, Bartzelona, Monaco eta Realeko harrobietan. 17 urterekin iritsi zen txuri-urdinen bigarren taldera eta ordutik 89 partida jokatu ditu maila gorenean, baita Europan ere, non bi gol sartu dituen.
Jokalari katalanak 25 partida jokatuko ditu azken denboraldian Mallorcan, eta hegaleko eta erdiko erasoko posizioak tartekatu ditu beti. Proiekzio handiko jokalari gisa ikusi izan da beti beheko mailetan, eta Espainiako selekzioan ere etapa guztietan parte hartu du, 16 urtez azpikoetan hasi eta 21 urtez azpikoetan amaitu arte.
Navarrok berak Athletic Clubek zabaldutako adierazpenetan nabarmendu du duenez, "urrats garrantzitsua da nire ibilbidean. Ilusio handiarekin nator, kluba esparru guztietan hazten ari da eta duen anbizio handia gogoko dut. Entrenatzen hasteko, taldea ezagutzeko eta aurtengo helburu guztiak lortzeko lan egiteko gogo handia dut".
Era berean, Mikel Gonzalez Athletic Clubeko futboleko zuzendari nagusiak ziurtatu du Navarroren fitxaketa "aukera bikaina" dela, "oso merkatu zabala" duelako eta libre heldu delako talde zuri-gorrira.
"Gaztea izan arren, eskarmentu handia du futbol profesionalean. Teknikoki bikaina, maneiu eta trebetasun handikoa da, eta bi hankekin ondo moldatzen da. Bi hegaletako edozeinetatik abiatuz eroso sentitzen da, nahiz eta bere jokoaren zati handi bat barrualdean izan", azaldu du.
BESTE DATU BATZUK
Gurasoak iruindarrak izan arren, Robert Navarro Bartzelonan jaio zen. Bere aita Roberto, futbolari bezala Taxoaren hasi ondoren, L'Hospitaleteko defentsa garrantzitsu bihurtu zen.
Aita futboletik erretiratu zenean, familia Iruñera itzuli zen eta Robert areto futboleko Irabia taldean hasi zen jokatzen. Kimuetan Osasunan sartu zen (2011), eta bere aurrepausu handiek Bartzelonaren arreta erakarri zuten. Ondoren Monacora joan zen, jubeniletan, eta 16 urterekin lehen taldean debutatzea lortu zuen Thierry Henry entrenatzaile zela.
Realak fitxatu zuen gero, bigarren talderako, eta bere bigarren denboraldian debuta egin zuen lehen mailan. Sanse bigarren mailara igotzeko funtsezko jokalaria izan zen Xabi Alonso entrenatzailearekin, 11 gol sartuta.