Realak akordioa lortu du Arturo Ruizekin 2026-2027 denboraldia amaitu arte emakumezkoen lehen taldeko entrenatzailea izan dadin, talde donostiarrak sarean argitaratutako ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Ruiz 1997an jaio zen Madrilen, eta 2015ean hasi zuen entrenatzaile ibilbidea Madrilgo Union Zona Norte klubean. Ondoren, CD Leganes eta D.A.V. Santa Ana taldeetan aritu zen.
2020an Atletico Madrilen harrobira iritsi zen, eta 2021-2022ko denboraldian gazteen taldea zuzendu zuen, ligako txapeldun izatea lortuz. Hurrengo denboraldian emakumezkoen hirugarren taldearen ardura hartu zuen, eta harekin Liga Nazionala irabazi eta 2. RFEF mailara igo zen.
2024ko martxoan Atletico Madrilen lehen taldearen gidaritza hartu zuen, liga amaitzeko bederatzi jardunaldi falta zirenean, eta bere zuzendaritzapean, talde madrildarra UEFA Emakumezkoen Txapeldunen Ligarako sailkatu zen.
Granada CF taldean egin du azken denboraldia, eta andaluziarrek "denboraldi historikoa" sinatu dute, ligan bosgarren postuan amaituz eta Erreginaren Kopako finalerdietara iritsiz.
BESTE GAI BATZUK
Bestalde, Bilboko Koral Elkarteak BBKantuz Txiki Bizkaiko haurren abesbatzen bigarren jaia antolatu du BBKrekin lankidetzan larunbaterkao, maiatzaren 31rako, bere egoitzaren kanpoaldean. Musika, komunitatea eta haurtzaroa batzen dituen ospakizun irekian hainbat korutako ehun bat ahots gazte bilduko dira.
Aurkezpenean azaldu dutenez, ekitaldia bigarren urtez jarraian egingo da eta Bizkaian haurren musika korala sustatzeko "funtsezko hitzordu gisa" finkatu da, "belaunaldi berriei beren talentua partekatzeko, elkarrekin bizitzeko eta artistikoki garatzeko plataforma bat eskainiz".
Larunbnateko programan parte hartuko dute Eskolan Kantari abesbatzak, Musikaia Koral Gazteak eta Bilboko Koral Elkarteko haur abesbatzek.
"BBKantuz Txikik, musika korala eta haurtzaroa ospatzeaz gain, lankidetza, inklusioa, errespetua eta alaitasun partekatua sustatzen ditu, musika komunitate osoarentzako batasunerako tresna bihurtuz", adierazi dute aurkezpenean.