Athleticek 2026ra arte luzatu du Maite Zubietaren kontratua
Maite Zubietak Athletic Clubeko jokalari izaten jarraituko du gutxienez beste denboraldi batez, 2026ko ekainaren 30era arte. 2023an adostutako klausula gauzatu da eta, horrela, Busturiako 20 urteko erdilariaren kontratua luzatu da, talde zuri-gorriak sarean argitaratutako ohar batean jakinarazi duenez.
Zubieta erdiko atzelari zein erdilari gisa aritu daiteke, eta klubera iritsi zenetik "etengabe hazten ari den futbolaria da". Lehen taldearekin 2022ko abenduan egin zuen debuta eta, ordutik, 75 partida ofizial jokatu ditu elastiko zuri-gorriarekin
Zubieta erdiko atzelari zein erdilari gisa aritu daiteke, eta klubera iritsi zenetik "etengabe hazten ari den futbolaria da". Lehen taldearekin 2022ko abenduan egin zuen debuta eta, ordutik, 75 partida ofizial jokatu ditu elastiko zuri-gorriarekin.
Denboraldi honetan 25 partidatan parte hartu du, guztietan titular gisa, eta dagoeneko 2.000 minutu baino gehiago jokatu ditu
Denboraldi honetan 25 partidatan parte hartu du, guztietan titular gisa, eta dagoeneko 2.000 minutu baino gehiago jokatu ditu. Gainera, denboraldi honetan bere lehen gola egin du zuri-gorri gisa, falta jaurtiketa eder batekin Riazorren.
Harrobiko jokalaria ohikoa izan da Espainiako selekzio absolutuaren azken deialdieetan. Kadete mailan iritsi zen Lezamara, eta ordutik bertan trebatzen joan da, gaur egun Lehen Mailan finkatu arte
Harrobiko jokalaria ohikoa izan da Espainiako selekzio absolutuaren azken deialdieetan. Kadete mailan iritsi zen Lezamara, eta ordutik bertan trebatzen joan da, gaur egun Lehen Mailan finkatu arte.