Ainara Helgueraren kultur gomendioakRoberto Ranero
Ainara Helgueraren kultur gomendioak:
- Abesti bat: Nathy Pelusoren 'Aprender a amarte' edo Harry Stylesen 'Matilda'.
- Musika talde bat: Bulego.
- Liburu bat: Patty Diphusa, Pedro Almodovar edo Persepolis, Marjane Satrapi.
- Antzezlan bat:' El despertar de la primavera', aurten Pabiloi 6ko Gazte Konpainiak egindakoa.
- Film bat: 'Boulevard' edo 'Todo sobre mi madre'.
- Telesail bat: Negar egiteko eta maitemintzeko, 'Normal people'. Beste guztirako, 'Paquita Salas'.
- Kultur espazio bat: Bilboko Kafe Antzokia.
Ainara Helguerak (Bilbo, 2000) txikitatik izan du artearekin harreman estua. Arte eszenikoen batxilergoa egin zuen; baina, ondoren, beste bide batzuk jorratu zituen. 2022an makillajea eta karakterizazioa lantzeko ikastaroak bilatzen hasi zen, eta Euskal Herriko Zinema eskolarekin egin zuen topo. Halere, makillajea alboratu eta interpretazio gradua egiten hasi zen. Gradua ikasi bitartean, maila amateurrean hainbat lan egin zituen; besteak beste, Serendipia eta Criaturas del lago. Are, interpretazio ikasketak bukatu baino lehen, film baterako casting bat egin zuen. Aukera horren ondoren, aurten heldu da bere lehen lana pantaila handira: Boulevard, Jon Lukasekin batera. Flor M. Salvadorrek idatzitako Wattpad fenomenoaren egokitzapena da, Sonia Mendezek zuzendua.