Olatz Ganboak (Getxo, 1985) Getxoko Antzerki Eskolan hasi zuen bere prestakuntza, Kazetaritza ikasten ari zela. Ondoren, hainbat ikastaro egin zituen Estatu mailan eta Buenos Airesen (Argentina). Bere ibilbide profesionalaren zati handi bat antzerkian eta musikaletan garatu du. 2014an emakumezko aktore onenaren saria jaso zuen Biescaseko antzerki lehiaketan, ‘Ay Carmela’ antzezlanean egindako lanagatik, eta 2018an aktore berri onenaren Ercilla sarirako izendatu zuten, ‘Lyceum Club’ eta ‘La casa de Bernarda Alba’ obrengatik. Ikus-entzunezkoen arloan, ‘Tres mentiras’, ‘Embarazados’ eta ‘Tres maneras’ filmetan parte hartu du; baita ETBko ‘Etxekoak’ telesaileko bi denboralditan ere. Duela gutxi, ‘Itsasoa’ telesailaren grabazioan aritu da, estreinatzeke dagoena.
Olatz Ganboaren kultur gomendioak
Abesti bat: Olaia Inziarteren eta Olatz Salvadorren ‘Behe klasekoa’
Musikari bat: Rosalía asko gustatzen zait. Bere estiloa uste dut oso berritzailea dela, baita bere estetika ere, abestien letrak...
Liburu bat: ‘La mujer habitada’ liburuak maitemindu egin ninduen
Antzezlan bat: ‘Yerma’, La dramática erranteren antzezlanak asko hunkitu ninduen. Oso lan borobila eta beharrezkoa da
Telesail bat: ‘Intimidad’ eta ‘Mare of Easttown’. Biek markatuta utzi ninduten
Kultur espazio bat: Bilboko Pabellón 6