YUNE Nogueiras (Bergara, 1998) txikitan hasi zen dantza munduan, musikarekin batera. Ondoren arte dramatiko ikasketak egin zituen eta 2019an debutatu zuen zineman, Pablo Agüeroren 'Akelarre' filmean, Maria pertsonaiaren azalean jarriz. Antzerkian ere aritu da gaztea. Aktore bergararrari ez zaio batere erraza egiten antzerkia edo zinemaren artean zein duen gustukoen aukeratzea: "Ezin dut erabaki, biak dira bereziak eta desberdinak". Egun Netflix plataformarako 'Intimidad' telesaila grabatzen dabil; film labur bat ere badu esku artean eta datorren urterako antzezlan bat ere bai.

Abesti bat:

Ez daukat kantu gustukoenik. Pertsonaia bat eraikitzeko garaian musika oso garrantzitsua da, ulertzeko eta bere azalean sartzeko.

Antzezlan bat:

Karrera hasieran ikusi izan nuen Espai Dual konpaniaren 'Be god is' antzezlana. Antzerki fisikoa da eta musikaz beterik dago. Sentsibilitate askokin egindako lan bat.

Film bat:

Zaila egiten zait aukeratzea, baina hauek oso bereziak dira niretzat: 'La La Land', 'Cisne Negro' eta 'Joker'.

Kultura:

Astean behin gutxienez zinemara, antzerkira joaten naiz. horrez gain, inspirazioa leku askotan aurkitzen dela uste dut: liburuetan, koadro batean, begirada batean €