Nork ez du gogoratzen Superpapa? 2014an, pintada berriarekin esnatu zen Vatikanoko kale estu bat. Bertan Frantzisko aita santua ikus zitekeen, hegan eginez, super heroi bat balitz bezala. Eta eskuan, balioak jartzen zuen maleta bat. Bergoglioren grafitiak hautsak harrotu zituen eta fenomeno mediatikoa bilakatu zen une batetik bestera.

Nor zen artelan originalaren egilea? Mauro Pallotta Maupal grafitigilea, alegia, Erromako street artist edo kaleko artistarik ezagunena. Baina zein da grafiti probokatzaile eta eztabaidagarrien atzean dagoen pertsona? “Funtsean, tipo arrunt bat”, sina-tzen du bere perfilean.

AITA SANTUA INSPIRAZIO Maupalek ez du bere burua grafitigile-tzat hartzen. Egiaz, bere diseinuak txantiloietan egiten ditu eta gero hormetan pegatu, stick art teknikaren bidez. Artistak jarraitzaile asko ditu eta aita santuak berak audientzia batera gonbidatu zuen Super Pope ikusi zuenean. Bada, artistari asko gustatzen zaio Bergoglioren gaineko irudiak egitea. Duela bi urte aita santuaren beste mural bat egin zuen hiruko ar-tzain-jokoa jolasten arituko balitz bezala. Bere piezan bakearen sinboloa islatu zuen.

Halere, ez pentsatu Maupal harrapatzea erraza denik. Italiarrari ez zaio arreta mediatikoa gustatzen. “Ez naiz nire identitatea ezkuta-tzearen aldekoa, baina hedabideak ez ditut oso gustuko”, esan ohi du behin eta berriz.

Telebistak eta sare sozialek, ordea, Italiako Banksy bezala bataiatu dute. Bere artelanak aise identifika daitezke eta Erroman oso erraza da haiekin topo egitea. Navona enparantzaren inguruan, adibidez, Maupalen bi irudi nagusi daude. Bramanteren klaustroaren aurrean, Vladimir Putin Errusiako presidentearen muralarekin topo egin dugu. Irudia oso argia da. Arbitroek txartel gorriak eta horiak ateratzen dizkiote munduko kopa altxatzen duen bitartean. Denek Putin kanporatu nahi dute, baina azpiko esaldian zera irakur daiteke: “Irabazlea naiz”.

KRITIKA POLITIKOA Artista erromatarraren obra guztietan kritika politikoa da protagonista. Italian oso ohikoa da kaleko artea protestarako erraminta bezala erabiltzea. Antzinako erromatarrek ere muralak egiten zituzten ideia politikoak zabaltzeko. Pompeian aurkitu diren idatziek eslogan zorrotzak estalgabetu dituzte. Garai bakoi-tza bere estilora. XV. mendeko Erromako estatua hiztunak, adibidez, aita santuen zentsura gaindi-tzeko egin ziren. Herritarrek bertan itsasten zituzten hirian gerta-tzen ziren albisteen gaineko oharrak. Eta, oharrez-ohar, egunkari antzekoak bilakatu ziren.

Maupalen kasuan ere, grafiti bakoitzak bere esanahia du. Putinen muraletik metro gutxira, kotxeen artean ezkutatuta, Michelangeloren David-en estatua dago, gurpil-aulki baten gainean. Eskultura famatuaren bertsioak Erroman nagusi den degradazioa islatu nahi du: “Italiarentzat petrolioa bezain garrantzi-tsua da bere ondare artistikoa. Halere, gainbehera handia bizi dugu. Ez ditugu gure artelanak zaintzen. Noiz iritsiko da gure pizkunde berria?, salatu nahi izan du artistak obra honen bidez.

ESTILO BERRIA Maupalek, gainera, eskola edo estilo mota berri bat sortu. Bada, artista gazte askok bere bidea jarraitu dute. Azkenaldian, zeresan handia eman du estilo bereko beste mural probokatzaile batek. Bertan Matteo Salvini barne ministroa eta Luigi di Maio azpiegitura ministroa agertzen dira elkarri ahoan musu baten. Artelanak sutan jarri du Salvini, izan ere, barne ministroak adierazpen askatasuna defendatzen du, baina soilik hari eragiten ez dionean. “Lotsagarria iruditzen zait murala. Errespetu falta bat iruditzen zait”, esan du. Pinturaren egilea Tvboy izeneko grafitigilea da. Zalantzarik gabe, Pallottaren ikaslea.

Nolanahi ere, zalantzarik gabe, Maupalen benetako inspirazioa Pier Paolo Pasolini da. Eta horregatik, artistaren muralik handiena eta ikusgarriena ikusteko Pigneto auzora hurbildu beharra dago. Pasoliniren begiak horma batean margotuta ikusiz gero, Maupalekin ere egingo duzu topo.