MISTERIOAREKIN abiarazizuten Anticontinenteproiektua bere partaideek:irailean, sareaneskegi zituzten hainbat abesti, Kerobiakotaldekide berberak zirela esangabe. Lehenengo egunean, 1.000 bisitainguru izan zituzten eta denboragutxian batek baino gehiagok asmatuzuen abestien atzean Kerobia taldeazegoela. “Zer-nolako feedback-asortzen zen ikusi nahi genuen, kontzertuakematea eta proiektuarekinjarraitzea merezi zuen ala ez jakiteko”,kontatu du Xabi Bandini Anticontinenteabeslariak.

Abeslari eta gitarra-jotzaile nafarrakaurreko proiektuko kide berak ditubidaide Anticontinenten: Alberto Isababaxu-jotzailea, Mikel Zorrilla bateria-jotzailea eta Mikel Isaba teklatujotzailea.Nafarroako laukoteakproiektu “xume eta sinplea” duburuan, hain zuzen ere, Kerobiarenkontrapuntua dena. “Konturatu naizmusikariok askotan kantak aldrebestenditugula, kantuak gehiegi nahastenditugula. Zergatik? Objektuarenbeldur eszenikoarengatik. Askotanpentsatzen dugu ez dela aski izaneneta konturatu naiz nahikoa dela”, adierazidu Bandinik. “Ahalik eta abestisinpleenak” jo nahi dituzte orain eta,kontatzen dutenez, eroso sentitu dirahasierako kantuekin.

Anticontinente ez da hutsetik hasi,bere kideek 13 urte baino gehiagokoibilbidea egin baitute elkarrekinhonezkero, eta lehendik markatutakoildo horretatik jarraituko duteproiektu berrian ere. Baina oinarriberri bat ipini dute orain: Kerobiarenazken lanak oso handinahiak izanziren. Supernova (2012) lau zatiz osaturikodiziplina anitzeko lana da: CDa,DVDa, liburuxka eta lientzoa oinarrihartuta sortu zuten mural zati bat.Kontrakoa egin nahi dute orain. Ezdute disko fisikorik sortuko, eztakanpainarik egin ere. “Oinarri sinpleeta xume batekin konformatzen garaorain. Beste ikuspuntu bat dugu,lasaiago aritu nahi dugu, pretentsiohandirik gabe”, azaldu du Bandinik.

Horrelakoak izanen dira Anticontinenterenkontzertuak ere. Oraindikdata zehatzak ez badituzte ere, Bandinikadierazi du urtarrilaren amaieranhasiko direla zuzeneko emanaldiekin.Olaztiko Kultur Etxean izanenda Anticontinenteren jendaurrekoestreinaldia. Hain justu, bertan grabatuzuten Supernova dokumentalarenzati bat eta berezia da tokia haientzat.Emanaldi gehiago etorriko diraaurrerago, baina kontzertu intimoenformatua izanen dute guztiek: goxogoxoeta giro lasaian, leku itxietan etajendetzarik gabe. “Ez dugu gauza handibat egiteko beharrik”, argitu duabeslariak.

Ildo berean, ez dute asmorik lasaiakez diren orduetan jotzeko. “Isiluneak, iluntasuna... gauza horiek zaindu nahiditugu eta horretarako baldintzak sortunahi ditugu”.

Kanta guztiak sarearen bitartez entzundaitezke www.anticontinente.euswebgunean. Dagoeneko sei sareratudituzte, eta sortu heinean gehiago jarrikodituzte entzungai. Lehenengo kantaksortu orduko, haien ingurukoeipasa zizkieten taldekideek, iritziakjasotzeko. “Denek esan ziguten ososinpleak zirela, ez zutela zerikusirikKerobiarekin. Hain zuzen ere, hori dabilatzen duguna Anticontinenterekin”.Beren kabuz grabatu eta nahastudituzte sarean jarri dituzten sei kantuhoriek eta Lorentzo Recordsen masterizatudituzte.

UNIBERTSO TXIKIAK Abeslariak azalduduenez, Kerobiaren Rose Escargotdiskoa “inflexio puntua” izan zen taldearentzat.Izan ere, ordutik aurrera,Kerobiak beste bide bat hartu zuen.Mundu onirikoa eta bidaiak lantzenhasi zen taldea. “Horrek piztu zuenKerobiaren eta, orain zentzu batean,Anticontinenteren kontakizuna. Esatengenuen bezala, gure unibertso txikiaksortzea gustatzen zaigu”. Unibertsotxiki horietan jarri du arretaBandinik, eta balore handiagoa ematendio orain sortzen duen unibertsoari,sentsazioei, produktuari berari baino.

“Lehen lotsa ematen zidan hauaitortzeak; orain, politena da”, onartudu. Hala, barrurantz begira ari diraorain abestietan, kanta introspektiboaklanduz. Beraz, esan daiteke barnetikbarnerako bidaia dela Anticontinente.“Ildo bat dugu, eta aldatu nahibadugu ere, ezinezkoa da. Badago zerbaitbeti ateratzen dena, eta hori dabenetan taldekideok pizten gaituena.Hori Kerobian zegoen eta hori Anticontinentendago. Azken finean, letrentratamendu hori eta kontakizunhoriek dira gustuko ditugunak”.

Anticontinente izenaz ere mintzatu daBandini: “Kerobiaren historia moztekobalio izan digu eta, hein batean, konparaketekinmozteko ere bai. Beti egotendira konparaketak, baina bi proiektudesberdinen artean dira orain alderaketak”.Azaldu duenez, antikontinentealurrazalaren barneko partea da,“kontra-ispilu modukoa”. Hain justu,esku artean dutena Kerobiaren kontrapuntuadelako, barrurantz ari denproiektua delako aukeratu dute izena.Izan ere, Kerobiak azken urteetan eromenezkoerritmoa zeraman, eta musikajotzen baino, ikuskizunak eta kontzertuakprestatzen pasatzen zuten taldekideekdenbora gehien. “Hori ekidinnahi dugu, nekatuta amaituta baikenuen”,onartu du Bandinik.

Itxi zuten proiektu bat, eta ireki dutebeste bat, ildo berekoa, baina oinarriberri batekin gozatzekoa. Anticontinentekbide horretatik jo nahi du. Anti-Kerobia baita Anticontinente; baina,era berean, barruan darama Kerobia.