AMONA hil berriari omenaldia eginnahi dio Egoitzek. Bere bikotekideMirenekin batera, eta amonarenetxeko ganbaran aurkitutako egunerokozahar batzuk baliatuz, omenaldia prestatukodu, ordura arte ezagutzen ez dituzten iraganekopasadizoak azaleratuz. “Familiakbazekien amona iraganean Parisen neskameibili zela, baina ez zekiten, hori egiteaz gain,kabaret batean ere lan egiten zuela abeslarigisa”, kontatu du Kepa Errasti aktore eta gidoilariak.Amona hil eta gero deskubrituko dutehori, eta erabakiko dute eurentzako ezezagunazen istorioa eszenan jartzea. Antzezlaneanbi plano bereiz daitezkeela azaldu du Errastik:“Batetik, ikusten dugu bikote hori omenaldiaprestatzen, istorio hori kontatzen, baina eraberean aitzakia da norberaren inguruko norbaitenfaltari buruz hitz egiteko eta pertsonabat memorian mantendu eta agur esateko”.
Testua idazteko diru-laguntza batzuk lortuostean, Mami Lebrun taularatzea lortu zuenErrastik, Xake Produkzioak konpainia sortuberriarekin batera. Gertuko senide batenheriotzatik abiatu zen Errasti antzezlana idazteko.“Nik aspaldi nuen ideia bat buruan,bukaera bat. Gure amona hil zen eta horrenharira bat-batean bururatu zitzaidan bukaerahorretarako istorio bat sortzeko ideia”, kontatudu. Hala, hausnarketarako tartea ematendu Mami Lebrun-ek, heriotza, memoria etadoluaren gaiak lantzen direlako. Horrez gain,joan den pertsona hori norberarentzat zer izanden eta pertsona horrek familian zuen roletikat atzean zuen istorioari buruzko gogoeta ereplanteatzen da antzezlanean.
BI SASOI EZBERDIN Antzezlan bat beste antzezlanbaten barruan. Horixe da, azken finean,Mami Lebrun obrak erakusten duena: amonarenomenaldiaren prestaketa eta iraganekoistorioa. Ane Pikaza aktoreak jokatzen du Mirenenpapera obran, eta baita amona Kontxarenaere, tarteka. Errasti, Egoitz izateaz gain,amonak Parisen ezagututako Mitxel gaztea erebada. Bi sasoi ezberdinetako pertsonaiakbereizteko hizkuntzaz baliatu dira, hori izandu “tresna indartsuena” gidoilariak. “Nik garbinuen euskararekin, hizkuntzarekin berarekinjokatu nahi nuela eta euskalki bat edobeste erabili, funtzio zehatz bat beteko zuela.Horren arabera jarri genion pertsonaia batieuskalki bat edo beste”. Mitxelen rolean lapurterabatua erabiltzen du Errastik; Egoitzenean,ordea, bere euskalkia, Debagoiena ingurukoa.Pikazak ere horrela egiten du amona Kontxarenpaperean dagoenean eta Bizkaiera batuan,berriz, Miren denean.
Musikak presentzia nabarmena du antzezlanean,eta hor sartzen da Ainara Ortegarenpertsonaia. Aktorea izateaz gain, abeslaria erebada Ortega, eta bere paperak garrantzia nabarmenaizango du istorioan. 40ko hamarkadakoParisen dago girotua Mami Lebrun, BigarrenMundu Gerra garaian, eta sasoi hartako abestiakaukeratu dituzte obrarako. Horretarako,Pascal Gaigneren laguntza izan dute; hainbatpieza sortu ditu antzezlanerako propio, baitaorduko abestiak moldatu ere.
Paperean idatzitakotik taula gaineko azkenbertsiora ailegatzeko prozesuan aldaketa handiakegon direla dio Errastik. Izan ere, entseguetantalde-lanean aritu dira hiru aktoreak,Getari Etxegarai zuzendaria eta Xabier Ormazabalzuzendari laguntzailea, eta egin beharrekoegokitzapenak egin dituzte. “Lehenengoirakurketa bat egin nuen, eta konturatu nintzengauza batzuk aldatu beharrekoak zirela;hala, entseguak aurrera joan ahala, aldaketahoriek finkatzen eta berridazten joan ginen.Oso prozesu aberasgarria izan zen, bost pertsonaegon ginen horri bueltak ematen, eta argidago bost buruk ideia edo ekarpen gehiagoegin ditzaketela bakar batek baino”.
BIZITZARI BURUZKO FESTA Telebistan aritutakoakdira Kepa Errasti eta Ainara Ortega,baita zineman ere Errasti, baina bereziki gustukodute antzerkiaren xarma, bere erritmopausatua eta zuzenean aritzea. “Obra antzeztenduzun aldi bakoitzean ezberdina da. Denakeragiten du: publikoaren erantzunak, antzokiak,egunak?”, kontatu du Errastik. Taula gaineraatera aurretik sortzen den “zirrara etaenergia ia mistikoa” nabarmendu ditu Ortegak;eszenatoki ilunean, teloiaren aurrean,ikusle eta aktorearen artean dagoen distantzialabur horrek “magia” sorrarazten du, berehitzetan. Mami Lebrun “oso pieza goxoa” delauste du aktore eta abeslariak, “jendeak irri egitendu, negar egiten du, hunkitu egiten gaitu”.Antzezlan honekin “bizitzari buruz hitz egitenduen festa bat” antolatu dute, Ortegarenesanetan.
Iragan maiatzean estreinatu zuten MamiLebrun Tolosako Topic antzokian eta lan-taldeaoso pozik dago obrak ordutik izan duenharrerarekin. Urtea bukatu aurretik, abenduaren30ean, Aretxabaletan dute emanaldi bat.Errasti eta bere familia bertakoak dira, izatez,eta berezia izango delakoan dago aktorea. Hortikaurrera ere ez dira geldirik egongo, eta urtarriletikaurrera Bergara, Eibar, Irurita, Zumaia,Elorrio eta Basauri bisitatuko dituzte.