JOSERRA Senperena (Donostia,1965) piano-jotzaileakbere zortzigarren lan diskografikoakaleratu berri du: 9ganbera pieza (Elkar). 2012an kaleratuzuen 10 trio piano, biolin etaakordeoirako lanaren jarraipenada lan berri hau; kasu honetan,ordea, zazpi instrumentuz osatutakoganbera orkestra batentzatkonposatu ditu piezak Senperenak.

2013ko udan hasi zen abestiakkonposatzen, formazio handirakozerbait idaztea zuelarik buruan.“Ez nuen oso garbi zein forma hartukozuen lanak eta modu libreanhasi nintzen konposatzen ?azaltzendu donostiarrak?. Lehenengo piezakorkestra handirako konposatunituen baina gero, oinak lurreanjarrita, ikusi nuen zaila izango zelaproiektu hori aurrera eramatea.

Beraz, formazio txiki bat definitunuen, zazpi instrumentukoa etagelditzen ziren piezak formaziohorretarako konposatu nituen,aurretik eginak nituenak moldatzearekinbatera”. Bere pianoarilagunduz, sei musikari bildu ditudiskorako: Xabier Gil (biolina), ElenaEscalza (celloa), Jose MiguelChirivella (klarinetea), SalvadorTudela (tronpa), Francesca R. diNicola (harpa) eta Karlos Arancegui(perkusioa). Guzti horiez gain,Jean Phocas soinu teknikariareneta Victor Sanchezen laguntza izandu diskoaren grabaketa etanahasketa lanetan.

9 ganbera pieza disko honek baduberezitasun nabarmen bat, kantuakkonposatu diren modua, hainzuen. Izan ere, Senperenak orainarte pianoan eserita konposatuizan badu ere, ez da hala izan diskohonen kasuan, oraingoan nahiagoizan du buruan entzuten zituenmelodiak zuzenean paperera pasa,pianoarekin jo gabe, alegia:“Konposatzaileek hala egiten duteeta oso prozesu ona dela konturatunaiz. Ohartu naiz, pianoan eseritakonposatzen duzunean eskuekagintzen dutela eta batzuetanpentsatzen ez duzun bideetatikeramaten zaituztetela. Modu honetan,pianoan eseri gabe alegia, ustedut konposaketak modu libreagobatean egin ahal izan ditudala,barrutik atera zaidan moduan, etaoso kontent nago emaitzarekin”,agertu du. Pop-etik datorren musikariada Senperena, eta diskohonetan pop-a ere badagoelanabarmentzen du, izan ere, ziurdago ikuspegi klasikotik idatzi izanbalu emaitza oso desberdina izangolitzatekeela. “Nik uste nabaridela doinuen nortasuna, armoniaeta instrumentuen ahotsak mugitzekomoduan pop mundutik natorrela,nahiz eta ikasketa klasikoakizan”, dio.

9 ganbera pieza diskoaren zuzenekoemanaldiekin udazkeneanhasiko da Senperena, Donostianegingo dute lehena azaroaren 20aneta gero Tolosan izango dira. Atzetikdata gehiago lotzea da asmoa.Zuzenekoetan diskorako bildutakoformazio berarekin agertu daSenperena oholtzan. Diskoko kantubatzuk entzungai daude berewebgunean, www.joserrasenperena.com helbidean.

SORTZAILEAREN LAN MAGIKOASenperenaren konposizioek filmetakoirudiak iradokitzen dituztesarri, eta ez da kasualitatea hainbatfilm, laburmetrai eta antzerkitarakosoinu bandak konposatuizana. Baina sortzerakoan berakburua hutsik izatea bilatzen du:“Ez dut ezertan pentsatzen. Trantzeansartzea bilatzen dut, etamomentu hori da hoberena etamagikoena. Dakizun guztia, izanarmonia, izan instrumentazioa,alde batera uzten saiatzen naiz etamelodia etorri bezala papereanislatzen. Gero dator beste pausoa,melodia horri akordeak eta instrumentuakjartzearena”.

Sortzailearen lana interprete lanarekinbateratzen du piano-jotzailedonostiarrak, izan ere, hogei urtedaramatza hainbat talde eta bakarlarirekinpianoa jotzen. 21 Japonesas,Duncan Dhu eta La Buena Vidataldeekin aritu da eta, gaur egun,esaterako, Fito y Fitipaldis-ekin arida jotzen. Izen asko biltzen ditukolaboratu duen musikarienzerrendak. Baina zer da gehiagoasetzen duena, sortzaile izatea alainterprete? “Bada, egia esan, orainnahiago dut egilearen lana interpretearenabaino. Bizitza guztiadaramat pianista gisa besteekinmusika jotzen, ondo pasatzen duteta segituko dut horretan, noski,azken finean pianista bainaiz. Bainagaur egun gehiago interesatzenzait egilearen lana”, aitortzen du