ASKATASUNEN ibaia kale-ratu eta zazpi urtera, argia ikustear da Maialen Erro-tabehereren (Arrosa, Nafa-rroa Beherea, 1983) disko berria, Biluzik (Agorila, 2014), pop-rocka, bluesaren eta musika beltzen era-gin nabarmenez. Akustikotik elektrikorako jauzia egin du gaine-ra, eta “kemenarekin, lehen ez zuen botere batekin” entzuten da Erro-tabehereren ahotsa.

Duela urte batzuk hasi zen jada kantu bihurtuko ziren hitz batzuk idazten. MMX taldean ezagututa-ko Pat Têtevuide gitarra-jotzailea-rekin elkartu eta bien artean hasi ziren konposaketak lantzen. “Tes-tuek eta melodiek zentzu bat har-tu zutenean” hasi zen talde-lana. Estraineko taldea, gainera, 2013 hasieran abeslariak berak bat eta bestea gonbidatuz osatua. Têtevui-dez gain, Briganthya folk taldean ezagututako Iban Larrebour bate-ria-jotzaileak eta entzutez ezagu-tzen zituen Raphael Ferreira baxu-jotzaileak eta Txus Aranburu teklis-tak osatu zuten boskotea. Ernatzen hasia zen Biluzik izeneko lorea.

Paxkal Etxepareren estudioan gra-batutako 12 kantuko diskoa izango da, “letra aski intimoz” osatua. Izan ere, “bizitzaren garai baten bukae-ra eta beste baten hasiera” konta-tu du Errotabeherek hitz horietan, “testu horiekin bukatzen dut zer-bait, geroa prestatzeko”. Bizitza bera, sentitzen edo ikusten dituen gauzak, ingurukoen egoera “hun-kigarriak” dira bere hitzetarako inspirazio. Itxaro Borda eta Jean-Louis Errotabehereren hitzak ere aurkitzen dira diskoan, eta baita Errotabehererenak ez diren ahotsak ere, Petti musikari berata-rrarena eta Eñaut Elorrietarena (Ken7), hain zuzen. “Petti duela urte batzuk ezagutu nuen eta aski-usu elkartzen gara elkarrekin abesteko. Badut harenganako admirazio han-di bat eta niretzat garrantzitsua zen inoiz abestu izan genuen abesti bat bere ahotsarekin grabatzea, uste baitut horrela behar dela gero en-tzun”, azaltzen du abeslariak. Elo-rrietarena ere “oso kolaborazio polita” izan da beretzat; “egina genuen kantu bati zerbait falta zi-tzaiola nabaritzen genuen, eta ahotsak bikote bat behar zuela ohartzearekin bat Eñaute

KURIOSITATEZ ERAIKIA Ahots berezia du oso Maialen Errotabehe-rek, erregistro aberatsak, orain goian, orain behean, xuxurlaz ba-tzuetan, indarrez besteetan. Baina, talentua berezkoa duen arren, ez da lanik gabe eraikitako ahotsa. 7-8 urterekin hasi zen abesten herri-ko abesbatzan eta 15 urtez aritu zen han. “Irakasle desberdinekin ahots lanketa eskola ugari jaso izan dugu, eta gauza desberdin asko landu dugu. Aukera izan dugu, besteak beste, errusieraz, afrikarrez, inge-lesez, espainolez eta euskaraz abes-teko, eta gauza anitz probatze horretatik sortu zait kuriositatea”, azaltzen du abeslariak. Hortik aurrera bere instrumentu horrek eman zezakeen guztia deskubritzea bilakatu zen ametsa. “Ahotsaren lana biziki interesgarria eta muga-rik gabea zela ohartu nintzen”, dio.

FOLKETIK ELEKTRO-SKARA Azken urteotan hainbat proiektutan har-tu du parte Errotabeherek, Mixu eta Xabaltx-ekin osatutako MMX tal-dean, hirukotan estilo desberdinak nahasteko eraturiko Kokua kolekti-boan, Briganthya folk taldean edo-ta DJ Balpore’s-ekin abesti herri-koiak eta elektro-ska nahasten. Mila saltsatan sartua, astia du artean Baionako Haiz’egoa gizonen abes-batza gidatzeko. “Maite dut kanta-tzea, eta badut interesa nire ahotsa estilo desberdinetan entzutekoa, ikusteko zer ekarpen egiten diodan neure buruari, lehenik, eta zer ekar-pen egiten diodan musikari, ondo-ren”. Bateria edo gitarra-jotzaile batek estilo desberdinak jorratu di-tzakeen bezala, berak ere frogatu nahi ditu horiek, “jakinda dena ez dudala ongi kantatuko, zeren nire baitan baditut beste batzuk baina afinatuagoak dauden estiloak”.