ARTISTA kontsakratua dugu gureanEdu Lopez (Donostia, 1965). Bakarkakohainbat erakusketa ospatzeaz zeinpublikazio ezberdinetan lan egiteazgain, azken aldian nazioarteko punta-puntakoarte ferietan agertu du bere lana DonostiakoAltxerri galeriaren eskutik. Oraingoan, Marzanakoerakusketan, bertan aurretiaz aurkeztutakoprodukzio piktorikoarekin bat datorrenlan sail berria aurkezten digu.Espazio txikian muntaia zaindu eta orekatuaagertzen du mostrak. Margolan, marrazki etaedizio artean, azken urteetan egindako piezenhautaketa polita aurkezten da. Lanak ezberdinakdira oso, baina badute atmosfera komunbat; irudi gehienek imajinario popularreandute jatorria, eta formalki, kartelismorako etakomikiaren munduarekiko joera argia identifikadaiteke.

Soilik 14 miloi dolarreko etxea margolaneanEero Saarinen arkitektuaren etxe batenbarrualdean Tintinek objektu misteriotsu bateusten du beso artean eta lurrean den itxuraestralurtarreko panpin bati begiratzen dioharrituta. Apartamentuko hormetan, Marzanakoerakusketan bertan pintoreak agertzendituen pieza batzuk identifika genitzake, etabaita haren bikote Ana Roman artistak orainurtebete galeria berean aurkeztu argi kaxetakobat. Pintura honetan erakusketa osoarenesentzia laburbiltzen da: komikiaren estetika -oso akabera zehatz eta depuratua, ingeradabeltzak eta kolore puruak- modu hiperrealistanbereganatua, arkitekturari omenaldiak-batez ere eraikuntza modu razionalista dugustuko Lópezek-, erreferentzia eta zita artistikoeta pertsonalak, eta puntu dadaista bat-Duchamp zein Picabia aitapontekoen espirituarekin-laburbiltzen dira eszena berean.

AFINITATE EGOKIAK Margolan handienetan formalkiestetika bera jarraitzen du, esaterako,Tintin erreportariak Kongon zehar egindakokamioiaren eta Gropiusen Bauhausaren errepresentazioederretan. Bestetik, badira olio txikiagoak,nabarmen espresionistagoak, espaziokohormetako leku ezberdinetan kokatuta,batzuk enigmatikoak, gauez garrasi egitenduen gaztearen lehen planua legez. Ez da faltaKontzertua ilargian izeneko artistaren poemarenilustrazio istoriatua, berba etamarrazkiak tartekatzen dituen lan delikatua.Paretetako batean, mosaiko bat bailitzan,tamaina txikiko estanpak kokatu dira. Orotarikofikziozko pertsonaiak -Rrose Sélavy, tartean-,argazki eta bideo kamarak eta mezulabur eta zitak, denak kolore puru -laranja,urdin fluoreszente, gorri edota horiak- etakonposizio desberdinekin gauzatuak, forma etakoloreen arteko afinitate egokiak sorraraziz.Narratibitate nabarmeneko pop kutsuduncloissoné bisuala osatzen dute, orokorrean.

Edu Lópezen erakusketan ez dago mezu bakarra,ikusleak osatu beharreko istoriotxoezberdinen estruktura irekikopuzzle bisual konplexu eta aberatsabaizik. Izenburuak berak -{n,n,n}deitzen da mostra-, enigma hirukoitzgisa ulertu beharrekoa, ikusle bakoitzakigarri beharreko soluzio bakar(baina pertsonalari) egiten dio erreferentzia.

Ezerezetik dena interesatzenzaio, eta oso ohikoa da harensorkuntzan zitaren edo irudi jakinzatien erabilera. Hergéren edo Hokusaireneraginak nabariak dira, bainabeste asko ezkutuan geratuko zaizkigu,ikusleon ezagutzen arabera.

Artistaren beraren hitzetan, kontatzearenezinezkotasunaz, eta saihestezinaden ezinezkotasun hori onartutaere, kontatzen jarraitzeaz ari da.Duchampek hasitako iraultza eta poparteak erabat zabaldu zuen goi etabehe kulturaren muga lausoetanmugituz, imajina bilduma heterogenoarenbaitan eduki kritiko eta ironikoak,omenaldi txikiak, konposizioesperimentalak, zein leku sentimentaleta sinbolikoak aurkituko ditugu,artistaren beraren esperientziapertsonalak eraldatu, eta aldi bereanikusleak bere moduan identifikatu etaeraldatuak direnak.

Nortasun markatuko sortzailea duguLópez, unibertso pertsonal bereziagaratu duena, eta oraingoan ere proposamenaipagarria eskaintzen digu.Ez dira pieza monumentalak, inpresiohandia sorrarazi nahi dutenak;aitzitik, esperientzia txikiak, berariazintimoak ahalbidetzen ditu. Aldiberean, esan bezala, irakurketa mailaezberdineko mostra dugu, mikronarrazioanitzekoa. Oro har, piezabakoitzak modu autonomoan ongifuntzionatzen badu ere, seriea osotasuneanhartuta diskurtso plastiko etanarratiboaren gaineko berrirakurketaeta gogoeta gisa uler dezakegu; alta,esangura eta inplikazio kontzeptualezberdinak igarri arren, ez duguahaztu behar piezen indar estetikoa, izan ere,osaera zaindu eta originala agertzen dute, zinezerakargarria.