Paleolitikoko arte galeria
Bizkaiko Mendebalde Urrunean milaka urteko artelanen aztarnakaurkitu zituzten. Horien bilduma, eta Europako arte paleolitikoonenarena, Lanestosako Koben Koban dago ikusgai
LEIZERA sartu eta Paleolitiko arbasoaklanean ikusiko ditugu: sua piztenari dira, harrizko tresnak zorrozten,mineralak eta koipeak nahasten,substantzia horrekin hormak pintatzeko. Duela10.000, 20.000 edo 35.000 urteko gizon-emakumeakdira, glaziazioaren garaian kareharrizkomendi hauetako kobatan babesa bilatzenzutenak. Eurekin lehia egiten zuten piztienorroak ere entzungo ditugu: leizeetakohartzarena, lehoiarena, hienaren barrea…Ason ibaiaren bailara hau oso lurralde paleolitikoaberatsa izan zen: hamasei kobazuloaurkitu dituzte labar-artearen adierazpenekin.
Juduen Koba honetan (Lanestosan), aldiz, ezdago inolako arrastorik. Baina Koben Kobaizendatu dute: historiaurreko bizimoduareneta artearen bilakaera bikain erakusten duenlur azpiko museoa, Europako arte paleolitikoareninterpretazio zentroa. Hotza eta hezeada: berokiarekin sartzea komeni.
Gizakia eboluzionatzen zihoan heinean,harrizko tresnak nola hobetzen zituzten ikusikodugu lehenengo bitrinatan: harri landubaldarretatik hasi; laban, arpoi eta txiruletatikpasa; eta hezur, adar eta hortzetan zizelkatutakobelarritako, lepoko eta estatua txikizoragarrietaraino. Hormatan artelanak egitekoerabiltzen zituzten teknikak ere azaldukodizkigute bideoetan (pinturetarako lehengaiak,paretak arraspatzeko tresnak, aerosolak…),baita garaiko bizimoduaren gorabeherak ere.
Eta ondoren pinakoteka paleolitikoa ikusikodugu, museoaren zatirik erakargarriena: Europako zituzten bolumenak eta perspektibak lortzeko.Eta halaxe iritsiko gara labar-artearen santutegietara:Altamirako bisonte, zaldi eta oreinak,zizelarekin grabatu, ikatzarekin siluetamarraztu eta okrez koloreztatutakoak; Lascaux-ko zezen polikromatuak, zehaztasun etaperspektiba bikaina dutenak; Santimamiñekobisonteen aurpegietako keinuak; saltatzekozorian dauden Ekaingo zaldiak...
Eta ondoren pinakoteka paleolitikoa ikusikodugu, museoaren zatirik erakargarriena: Europakolabar-artearen maisulanen erreplikakpintatu dituzte hormatan, milaka urtetakobidaia egiteko aukera ematen dutenak. Zezeneta mamut eskematikoak daude abiapuntuan,proportziorik gabekoak, okrez marraztutakosilueta hutsak. Gero, eskuen negatiboak etapositiboak. Pixkanaka, artista paleolitikoekleizeetako zartadurak eta konkorrak baliatu zituzten bolumenak eta perspektibak lortzeko.Eta halaxe iritsiko gara labar-artearen santutegietara:Altamirako bisonte, zaldi eta oreinak,zizelarekin grabatu, ikatzarekin siluetamarraztu eta okrez koloreztatutakoak; Lascaux-ko zezen polikromatuak, zehaztasun etaperspektiba bikaina dutenak; Santimamiñekobisonteen aurpegietako keinuak; saltatzekozorian dauden Ekaingo zaldiak...
Badira misterioak: ikur abstraktu eta geometrikoak,pintura oso zaharrak baina berrienakbaino teknika aurreratuagoekin egin zirenak…Eta gure ezagutzaren hutsune nagusia,galdera handia: zergatik? Zerk bultzatuta pintatzenzituzten halako lanak gure arbasoek,askotan kobazuloetako zokorik ezkutu eta ikusiezinenetan?Azti batek azalduko digu, bestebideo batean, pinturak ez zirela ehiza lortzekoeskaera magikoak, ez datozelako bat hormatanazaltzen diren piztiak eta gizakiek normaleanjaten zituztenak. Inoiz ezagutuko ez ditugunkezka eta asmoek bultzatu zituzten.Pentsamendu sinbolikoen adierazgarri dirabehintzat: gizatasunaren esentziarena, beraz.