Euskal hedabideen ibilbidea berreskuratuz
Zer papera bete dute euskarazko hedabideek euskalhizkuntzaren berreskurapenean? GarabideElkarteak gai horri heldu dio eta bere ikerketarenfruitu liburuxka eta DVD bat argitaratu ditu.Atzerriko hizkuntza-komunitateei zuzendua izanik,euskaldunok gogoeta egin dezagun ere baliagarri da
ALBERTO Barandiaran kazetariarenzuzendaritzapean, euskararenberreskurapenean hedabideek beteduten papera ikertu du GarabideElkarteak. Lanaren sintesia jasotzen dituen liburuxkaeta DVDa argitaratu ditu: Hedabideak.Euskararen berreskuratzea III. Euskal esperientziaaintzat hartuta, beste herrialdeetakokomunitateei begira egin duten lana da. Euskarazez ezik, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesezere publikatu dute azterketaren emaitza.
Berreskurapen lan hau egiten hastean, euskarakbere bidea nola egin duen galdetzen zieteneuskal komunitatetik kanpoko hainbat kidek Garabidekoei. Eta pentsatzen hasita, hizkuntzabatuaren sorrera hartu behar litzateke kontuaneta horren atzetik, gero, administrazioan, irakaskuntzaneta hedabideetan euskara txertatzekoegin den lana. Baina nola pentsatuko duapenas alfabetizatuta dagoen -adibidez, quechuakomunitateak-, hori lor daitekeela?Alberto Barandiaranek kontatzen duenez, “gukduela 40 urte genituen arazo eta zalantza berdinakdituzte munduko hizkuntz komunitategutxitu askok”, ezin baitute, esaterako, quechuahutsezko produkzio kulturalean pentsatu. Garabideneuskaragatik egindako lana jaso dute,“beste komunitateei gure adibidea erakustekoeta adierazteko posible dela”, zehaztu du kazetarialtsasuarrak.
KOMUNITATE BAT, ERREZETA BAT Euskal Herritikkanpoko hizkuntz komunitate gutxituetaneuskara erreferentziatzat hartzen dela dio AlbertoBarandiaranek. Ekuadorren, adibidez,prentsa idatzia kontsumitzeko ohiturarik ezdago eta, hortaz, idatzizko hedabideetan ezin dapentsatu. “Gure nortasunaren ardatza hizkuntzaden bezala, eurentzat kultura ez da bakarrikhizkuntzara mugatzen”, azaltzen du. Sinesmenek,folkloreak eta arrazak euren kultur komukomunikazioa nitatean indar handia dute. “Arraza tarteandagoenez, quechua hutsezko irakaskuntzabultzatzea gogorregia iruditzen zaie”, gehitu du.Garabiden badakite han edo hemen abiatze puntuakdesberdinak direla eta, horrenbestez, gureerrezetak han ez duela balio. Alberto Barandiaranekzera dio: “Mezuak doitu eta egokitu eginbehar dira. Hori lan pedagogiko handia da, umiltasunaeskatzen duena”. Hala ere, mezua argidute: “Abiatu zaitezte, hizkuntzaren berreskurapenlana egiteak merezi duelako, bai hizkuntzarentzakobaita herriaren garapenerako ere”.
BERRESKURATU, EZAGUTU, TRANSMITITU Argitaratuberri den material hau atzerriko jendearentzakoizan arren, euskaldunontzat ere baliagarriada. Gogoetak egiteko. Aztertzeko. Zergatiksortu ziren Zeruko Argia, Arrasate Press,Gure Irratia edo Euskal Telebista? Nola sortudira Xuxen, Euskonews, Goiena edo sustatu.com?Prentsak, irratiak, telebistak zein internetekoatariek elebitasunaren bidea baztertu eta euskarahutsean argitaratzeko apustua egin dute. Etahori zergatik izan da? Galdera hauen guztienerantzunetan pentsatzeko balio dute liburuxkakzein ikus-entzunezkoak.
Bide batez, gazte belaunaldiei euskal hedabideensorrera eta garapena nolakoak izan diren transmititzekoere baliagarri da Garabideren ikerketa.Esaterako, Resurrecion Maria de Azkuereneta Lauaxetaren lorratzak ezagutu ditzatzen.Lehen euskal kazetaritzat hartzen den AgostiXaho zuberotarraren erreferentzia izateko edotakazetaritza modernoaren aita Jean Pierre Goitiñoizan zela jakiteko. Eta funtsean, XX. mendeaneuskal kazetaritzaren hezurdura etamamia nola osatuz joan diren ezagutzeko.
MILITANTZIA ETA PROFESIONALTASUNA Euskarahutsezko berripaper bat izateko gogoa ametsabesterik ez zenean, nork pentsatuko zuen mendebat beranduago hizkuntza batuak elkartukogintuela, kazetari euskaldunak egongo zirelaeta, garrantzitsuena, irakurleek euskal hedabideenaldeko hautua egingo zutela? Gaur egunquechua eta euren hizkuntza eta kultura babestekoahaleginetan dabiltzan mundukobeste hainbat komunitate gutxitu daudenegoera berean zegoen euskalkomunitatea duela mende erdi. 70ekohamarkadatik gaur arte, euskaltzalenahiz euskal idazle, kazetari etaintelektualen lanari esker euskalhedabide sare anitza eratzera iritsigara.Kontzientzia sendotzen joanahala izan da posible euskaladjektiboa jar dakieken hedabideaksortzen eta zenbatzenjoatea. Tokian tokiko euskaraelkarteen babesarekinhedabide lokalak eratu dira,azken urteotan izan dutenarrakasta dela eta aipamen bereziamerezi dutenak. Hauek euskararen beharreierantzunez herri mugimenduetatik sortu direnhedabideak dira; militantzia eta profesionaltasuna,bi zutabe horien gainean eratu direnak,hain zuzen ere.
ETORKIZUNA, HEDABIDE ERAGINKORREN ESKU XX.mendean euskal hedabide asko ernatu dira.Prentsa, irratia eta telebista bezalako komunikabidetradizionalak eta baita interneti eskerloratu diren komunikazio bide berriak ere. Eta izan da. Jon Sarasuak liburuxkako hitzaurreandioenez, bost hamarralditan euskal komunitateaekin-aroan bizi izan da eta horri esker “iparrasortzeko indarra berrasmatzen” jakin izandu. Arrisku egoeran egonik ere, oztopoei aurreegin, zailtasunak gainditu eta euskarak inoiz ezbezalako presentzia duelako gaur egun hedabideetan.Ildo beretik doa liburuxkako 12. orrialdekoaipamena ere: “XXI. mendeko euskarakomunikabideek finkatuko dutela esanizan da eta irratian, telebistan,egunkarietan eta internetennagusituko den euskaraizango da euskal hiztunengannagusituko dena”.
Azterlanak utzitakotik eta unehonetako euskal kazetaritzarenpanorama behaturik, hizkuntzatxikien etorkizuna internet bezalakokomunikabide eraginkorretandagoela ondorioztatzen da. Izan ere,sareak pribilegiorik eta botererik ezduten hizkuntzei tokia eskaini die eta,ondorioz, komunikazioa gizarteko edozeinkideren eskura dago.
Horregatik, txikitasunaren ideian zentratubeharrean, euskara mugimenduan dagoenhizkuntza dela sentitu behar da. Izan ere, Garabideneuskararen etorkizuna martxan dagoeneta indartzen dagoen prozesu bat dela uste dute,Alberto Barandiaranek azaldu duenez. “Bideangaude, pausuak ematen goaz eta gogoetak egitengaude martxan goazen heinean”. Honenbestean,etorkizuna behatzeko ikus-entzunezkoataletik hartuko ditugu lan honetan kolaboratzailelanetan diharduen Lorea Agirreren hitzak:“Gure geroa hizkuntzari lotua dago”.hori euskal komunitatea tentuz egon delako