Euskal gramatikaren erakusketarik zabalena
80ko hamarkadan hasitako bidea amaitu duEuskaltzaindiaren Gramatika Batzordeak. Hiruhamarkaden buruan euskal gramatikakodeskribapen osatuena bildu du EGLU bilduman
EZ da lan erraza izan, bidean hamaikazailtasun eta oztopo aurkitu dituzte eta.Ia huts-hutsetik abiarazi behar izanzuten prozesua baina Euskaltzaindiakeuskal gramatikaren erakusketarik zabalenaburutu du, euskararen gramatikak inoiz izanduen deskribapenik osatuena. Berriki aurkeztuduen azkeneko liburukiarekin, Euskal Gramatika.Lehen Urratsak-VII (Perpaus jokatugabeak),aro oso bati amaiera ematen dio, 1984koirailean akademiak Iruñean X.biltzarrean aurkeztuzuen Euskal Gramatika. Lehen Urratsak(EGLU) izeneko bildumari, alegia. EuskaltzaindiarenGramatika Ba-tzordea azkeneko 30 urteetanburu-belarri aritu da euskal gramatika lantzeneta horren ondorioz, zazpi liburukietan bilduduen Euskal Gramatika. Lehen Urratsak bildumada.
Urte askotako lanak fruituak eman ditu. “Xehetasunezeta zehaztasunez, euskal sintaxiarenerakusketa bat osatu dugu”, mintzatu da GramatikaBatzordearen buru den Pello Salaburu.Azkeneko liburukian perpaus jokatugabeak,hots, aditza bai baina aditz jokorik ez dutenak,zehaztasunez azaltzen dira. Kasu honetan, denborazkoak,kausazkoak eta helburuzkoak, baldintzazkoak,kontzesiboak, moduzkoak, erlatibozkoaknahiz osagarriak aztergai izan dituzte.Gramatika Batzordeak sei urte behar izan dituperpaus jokatugabeak aztertzeko. Argi dago 600orrialdeko liburu mardula ez dela egun batetikbestera jaiotzen. Izan ere, “gaia beraren zailtasunak”eta “ia huts hutsetik abiatzeak” zailtasunakeragin ditu prozesuan. Bederatzi kidekosatu dute txosten osoa. Materialak ordu askokoeztabaidak ditu atzean eta kapituluek idazketaanitz izan dituzte, batzordekide guztiek onartuakizan aurretik. Pello Salaburuk azaldu duenmoduan, “kide bakoitzak bere zeregina izan duliburuan, gai bat hartu eta eskema moduko batprestatzen du”. Jada lehenengo zirriborroa idatzita,kide bakoitzak bere zatia “lerroz-lerro”irakurtzen du besteen aurrean. “Hor hastendira komentarioak, ekarpenak eta eztabaidak,gero kide bakoitzak hori guztia kontuan hartuztestu berria sortzen duen arte”, argitu du Salaburuk.Alabaina, bigarren idazketarekin ez daprozesua akitzen, “behin eta berriz jarraitzendugu eztabaidatzen eta ekarpenak egiten, 5, 6edo 7 alditan hasierako testua berridatziz”.
INFORMATIKA LAGUN Hogeita hamar urterenburuan informazioa lantzeko modua ere zeharoaldatu da. “Lehenengo liburukia idazmakinazidatzi genuen”, gogora ekarri du Salaburuk.Bestalde, gaur egun askoz informaziogehiago izan dute eskuragarri, eta horrekerraztu du lana adibideak emateko eta informazioaegiaztatzeko orduan. “Informatikakasko lagundu gaitu, aldeak ikusi daitezke lehenengoliburutik azkenekora”. Hala ere, Salaburukdio hainbesteko informazioa edukitzeakez duela beti prozesua errazten. “Informazioanitza duzunean askotan zailagoa izaten da, ezdakizu zer aukeratu, zer den egokia eta zer ez,zalantzak agertzen dira”, onartu du. Hori bai,Salaburuk argi du gelditzen den lanak “bermehandiagoa” duela. Hortaz, Salaburuk informatikarenaurrerapenean ikusi du abantailarikhandiena. “Proiektuarekin hasi ginenean, 80kohamarkadan, ez genuen ordenagailurik erabiltzen,eta horrek zeharo aldatu du lan egitekoera”.
Edonola ere, euskal gramatika ez da zazpi liburukihauetan amaitzen, “guztiz ezagutzea ezinezkoada”, aitortu du Salaburuk, gramatikaamaigabea baita: “gauza batzuk badakizkigu,baina beste asko oraindik ez, izan ere, zenbateta gehiago jakin gero eta arazo eta galderagehiago ere sortzen zaizkigu”. Hala ere, zazpiliburuki hauekin gaur egungo euskal gramatikaren“argazki osatuena” lortu du Euskaltzaindiak.Bildumaren lehenbiziko bi liburukietanizen-sintagma (EGLU I, 1985) eta aditz-sintagma(EGLU II, 1987) aztertu zituen GramatikaBatzordeak. EGLU III-an (1990) diskurtso edotestu mailako loturak izan zituen aztergai.EGLU IV-an (1994), juntagailuak. Azkeneko biliburukietan (EGLU V, 1999 eta EGLU VI, 2005)mendeko perpaus jokatuak aztertu dituzte.Berebat, akademiak liburuki guztiak berewebguneaneskegi ditu, edonork kontsultatzeko.