- Vital Araban zehar Programak uda honetako egutegiaren orriak pasatzen jarrai-tzen du, eta asteburu honetan Arabako beste bost herritara iritsiko da. Amurriok, Gesaltza Añanak, Legutiok, Ondategi-Gopegik eta Araiak bost emanaldi eskainiko dituzte, musika protagonista dela. Vital Fundazioaren kultura ekimen honen asteburuko egitaraua gaur arratsaldeko zortzietan hasiko da Aiarako haranean. Amurrioko San Anton plazan Blues Morning Singers musika taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango da. Bihar Gesaltza Añanara joango da programa. Hain zuzen ere, Gatz Haraneko harmaila izango da Aldakan Beltz taldeak eskainiko duen emanaldiaren eszenatokia, 19:00etatik aurrera.