MARKOS Untzeta & Esku Hutsiktaldeak Eguzki gorri bat (GaztelupekoHotsak) diskoa kaleratuzuen udaberrian. Untzetarenbiografia musikalean ohikoak diren estiloaketa eraginak biltzen ditu Eguzki gorri batlanak. Hala, rock amerikarra, folk, countryeta soul ukituak ere bildu dituzte diskoan.Hainbat aurkezpen kontzertu eskaini ostean,udan geldialdia egingo du taldeak, udazkeneanoholtzetara indartsu itzultzeko.

‘Eguzki gorri bat’ da zure bosgarren lana.Disko honetan lehen aldiz taldeari izena jarridiozu, Esku hutsik, eta azaletik bertatik nahiizan duzu agerian utzi. Zein da “esku hutsik”horren zentzua?

Zentzu bikoitza dauka: alde batetik negatiboada, ezer ez edukitzearen errealitatea islatzenbaitu. Horrekin erreferentzia egin nahi diotneure burua musikari bezala ikusten dudanmoduari, zeren badira jada bost disko kaleratuakbaina, hala ere, egitasmo berri batekinhasten naizen bakoitzean zerotik hasterabehartuta ikusten dut neure burua. Ez dutigartzen aurrera egiten dudanik. Hasten naizeneandisko berri batean pentsatzen, nongrabatuko dudan, nola eta norekin kaleratukodudan, hasiberri baten arazo berberak ditut.Zentzu horretan, esku hutsik nago. Baina eskuhutsik egoteak badauka zerbait positiboa ere,eta hori da dena lortzeko daukazun sentsazioa;horrek ere badauka ikuspegi ezberdinbat, gogotsu egotera behartzen bainau.

Zertan aldatu da zure musika aurreko diskotikhona?

Aurreko diskoa desberdina da zeharo, Seinaleakizeneko disko haren erreakziomoduan sortu den heinean. Aurrekoa diskoakustiko bat zen eta aukeratutako gaiekerrealitate gordinak deskribatzen zituzten:gure azken hamarkadetako egoera politikoa,gizartearen egoera eta arazoak, krisialdi ekonomikoarenondoriozko pobrezia, emakumearekikotratu txarrak... Azkenean ikusinuen halako zerbait idazteko gai izan banintzen,gai izan behar nuela beste ikuspegi alaieta positibo batetik idazteko ere, hark utzitakoaje triste hori kentzeko. Orduan, neureetxetik ikusten den paisaiari begiratu nioneta egunsenti bat ikusi nuen; eguzki gorri batikusi nuen itsaso gainetik. Hortik atera zendiskoaren ideia: egunero ateratzen deneguzki hori, egunero sortzen zaigun aukeraberri bat da. Hori baliatu behar dugu, zerenez da betiko hor gelditzen, eta orain daukazuneguzkia, gero jada desagertu egiten da.Paradoxa horri heldu nion diskoaren hariaosatzeko.

Mundu aldrebes honetan bizita ere, egunerokoanzoriontasun apur bat eman dezaketengauzei begiratu diezu, beraz.

Hori da, aurreko diskoak errealitate horrierreparatu zion eta orain beste alderdiaribegiratu nahi izan diot, bai. Nire barruanbegiratzen hasi nintzen, pentsatzen zerksentiarazi izan nauen ondo eta zerk sentiaraztennauen ondo gaur egun, eta topatunituen nire haurtzaroko irudiak, nireguraso eta anaiaren irudiak edo lagunenak;ikusi nuen bazegoela nondik tiradiskoari hari bat emateko. Koloretsueta argitsu izaten eta irudi asko deskribatzensaiatu naiz.

Zeintzuk dira irudi horiek?

Nire haurtzaroko Eibar, adibidez. OrainOndarroan bizi naiz eta lantzean behin,hara itzultzen naizenean, faltan botatzen dutnire haurtzaroko paisaian jolastoki paregabeaziren eraikin erraldoi itsusi batzuk, esaterako.Hondartzarekin ere asko oroitzennaiz, eta kuriosoa da, zeren gaur egun ez naizoso hondartza zalea, baina haur moduannire burua hondartzan ikusten dut sarri,haur zoriontsu baten gisan. Baita EibarkoUrkizu parkean ere, lagunekin jolasean. Bestekanta batean, Iraganeko lekuak izenekoan,St. Albans-en (Ingalaterran) pasa nuengaraian bizi nintzen kalea ere irudikatu dut,nire txokoa zen kale hura.

Noiz hasi zen abesti hauen sortze prozesua?Seinaleak kaleratu eta berehala sentitu nuenbeste zerbait idazteko beharra. Beste diskoetanbeti izan dut kanta zaharren bat, tokiriktopatzen ez zuena, eta hortik abiatu izan dirazenbaitetan diskoak, kanta horien ideiatik.Baina kasu honetan dena zerotik hasi nuen.

Ideia daukazunetik forma ematen diozun artepasatzen da denbora bat, baina behin argidaukazunean, azkarrago joaten da prozesua.

Konposizioan taldeak parte hartzen du?

Normalean kantak amaituta eramaten ditutlokalera. Baina disko honetan bada kanta battaldeko baxu-jotzaileak sortua. Baneukankanta bat, lagunarena, baina ez nengoen osopozik kanta horrekin. Angelek esan zidanbazuela melodia bat eta nahi ziola lagunberezi bati kanta bat egin. Ikusi nuen berakidatzitako doinua nirea baino hobea zela eta,beraz, idatzi nion behar zuen testua.

Kantuak, oro har, zeuk eginak badira ere,musikari bakoitzak zer eman dio diskoarenazken emaitzari?

Giovanni Zannon gitarra-jotzailea oso moldaerrazada, oso testura desberdinak erabiltzekogai da eta espazio handia utzi nahiizan diot, asko betetzen du-eta; oso anitzakdira bere formak eta koloreak, oso emankorraeta aberatsa dela esango nuke. AngelItuarte baxu-jotzailea talde honetako lehenengokidea izan zen eta berari esker lortunituen beste biak. Angel da guztien artean,agian, musikan adituena, musika hizkuntzaondoen ezagutzen duena. Bere ekarpenakoso garrantzitsuak izan dira. Eta IñakiBelaustegi oso bateria-jotzaile ona da, zerenbadauka gauza bat oso zaila dena bateria-jotzailebatengan topatzea eta da tempoa osoondo mantentzen duela. Oso ondo moldatzenda nik kantuan eskatzen dudan horiematera, oso ondo ulertzen dugu elkar.

Nola joan da diskoaren grabazioa?

Iazko irailean asteburu batean grabatu genitueninstrumentu guztiak, eta handik hilabeteingurura hasi nintzen ahotsekin.Nahasketak Gabonen bueltan amaitu genituen.Baina gero zain egon gara argitara ateratzeko,zeren diskoak duen izenburuarekineta aldartearekin, udaberri partean publikatzeaegokiagoa iruditzen zitzaidan.

Zuzenetakoetarako asmorik badaukazu?

Bai, bi kontzertu eman ditugu azkenaldian,baina udan geldituta gaude, laukoteko batzukkanpoan baitaude. Laster hasiko garakontzertu gehiago lotzen, udazkenerako.

Iraganera jauzi eginda, noiz eta nola sartzenda musika Markos Untzetaren bizitzan?

Musika entzuten nerabezaroan hasi nintzen.Nerabe guztiak bezala, oso bakarrik sentitzennintzen. Hitz bat baldin badago orduan nolasentitzen nintzen definitzen duena, ikusezinlitzateke hitz hori. Kantuetan topatzen nuennire galderen erantzuna, nire kezka eta beldurreiaurre egiteko modua eta zalantzakbaretzeko modua. Oso momentu ederraketa magikoak izaten ziren haiek. Gerogertatu zitzaidan, entzule izate soilarekinez nuela nahikoa eta, beraz,gitarra bat erosi eta gustuko nituen kantuenbertsioak jotzen ikasi nuen, poliki-poliki.Azkenean, prozesuan, beste urrats bat helduzen: neure kantuak idazteko beharra. Atzerrian,Ingalaterran, hiru urte eman nituen etahan hasi nintzen sortzen. Hasieran ingelesezidazten nuen, baina behin Euskal Herriraitzulita, ohartu nintzen kantak ez zirela jendearenganairisten. Orduan euskarara pasanintzen eta hala atera zen lehen diskoa.

Ingalaterran igo zinen lehenengoz oholtzara,oker ez banago

Bai, gauza xelebrea izan zen gainera, zerenIngalaterrara ez nuen gitarrarik eraman,kantak idazteko asmoa edo ametsa baztertutanuelako garai hartan. Eta justu bertarajoan eta lehen larunbat gauean ikusi nueneanpub batean halako eszenatoki txiki bat,konturatu nintzen zelako beharra neukangitarrarena, eta ostera ere oso-oso gogor helduzidan kantuak idazteko gogoak. Hurrengoasteetan ero baten moduan hasi nintzenidazten. Handik aste gutxi batzuetara iritsizen oholtza batera igotzeko lehen aukera etahandik gutxira justu idazteko gogoa berpiztuzidan eszenatoki txiki horren gainean neunengoen kantuan.

Orduko oroitzapenak jasota daude, nolabait,Geroari beldurrik ez izeneko kantuan, horhasieran entzun daitekeen elkarrizketa benetangertatutakoa baita; pub horretako managerraeta biok berriketan gelditu ginen gaubatez, eta, berak, Joek, galdetu zidan: “zernahiko zenuke zure bizitzan? Badaukazuametsik?” eta esan nion baietz, nire ametsazela noizbait neure kantuez osaturiko diskobat kaleratzea.

Zertan aldatu da Ingalaterratik itzuli zen 28urteko gazte hura?

Gauza askotan. Nire ibilbidean abentura luzebat bizitzen noa eta gutxika-gutxika gauregun naizena osatzen joan naiz; gaur egunOndarroan bizi naiz, ezkonduta nago eta biseme-alaba dauzkat. Orain, atzera begiratzendudanean, nork esango zuen honetarairitsiko nintzenik?

Gaur egun nola bizi duzu musika?

Niretzat kantuak beti izan dira tresna osoindartsuak, eta kantuek gauza asko emanizan dizkidate. Gozamena da musika, emoziooso intentsuak sortarazten dizkit: poza, tristura,haserrea, enpatia... hori entzule bezala.Eta sortzaile bezala, nire identitatea etanortasuna ateratzeko leihoak dira. Agian,nerabe ikusezin hori ikusgarri egiteko bideaizan da, iraganetik neukan traba edo traumahorri aurre egiteko modua.