TELEBISTAN noizean behinateratzen bazara eta idazlegisan aurkezten bazaituzte,jendeak berehala egitendu zure irudi bat, eskolan irakurrizituen biografia haiek edota filmarenbat oinarri harturik, eta irudikatzendute gai bila zabiltzala, nondikzure istorioetarako materia aterako,eta, aldika, borondate onez edo hantusteapur batez betetako norbaithurbiltzen zaizu, esaldi magikoaahoan duela: “Nire bizitzarekin eginliteke nobela bat!”. Erantzunaentsaiatuta daukat: “Jarri 6.000 euromahai gainean eta idatziko dizut!”.Jada ez zaio iruditzen bere bizitzanobela bat egiteko modukoa denik.
Idaztea intentzio batekin idaztea da,efektu baten bila. Ez da datuen transmisiohutsera mugatzen, irakurlearenerraiak inarrostea bilatzen du,eta gehiago nobela baten kasuan.Nobela batean dauden bizitzakopasarteak askotan aitzakia bat bainoez dira izaten, beste zerbait kontatzeko.Gertakaria ez da horrengarrantzitsua, gertakariaz egitendugun irakurketa baizik, idazleakplanteatzen duen ispilu jokoa. Etaharatago joanda, badira oso gertakarigutxi dakartzaten nobelak, bainapertsonaien baitan sekulako antzaldatzeakeragiten dituztenak. Idazteaartifizio bat sortzea da, artifiziala baitaguztiz.
Izan ere, nobela ez da bizitza bat kontatzea,kontakizuna antolatzea baizik,eta jendeak duen hitz egiteko moduakez du balio. Hiztun eder baten jarioagrabagailuan hartu eta paperera eramangobagenu, kasik irakurri ezinaizango litzateke; gehienez ere antropologiahutsa, ez literatura. Bestehizkuntza bat sortu behar da, baina,era berean, ezagun egingo zaigunoihartzun bat proiektatuko duena.
Gauza berbera gertatzen da pertsonaienarteko elkarrizketekin, etaaipatu dugun prozesu berbera, grabazioaliteralki paperean jartzearenaegin duenak, badaki ez duela funtzionatzen.Ez dugu nobeletan bezalahitz egiten, baina, elkarrizketakondo eginik dauden kasuetan, nobeletakopertsonaiek guk bezala hitzegiten dutela iruditzen zaigu. Gurepentsamenduak, neurak, obsesioak,beldurrak perfektuki islatuak aurkiditzakegu, geuk agertuko genituzkeenabaino hobeki, baina misterioa ezda idazleak imitatu egin duela guregogoeta bide kaotikoa, hizkera berribat sortu duela baizik.
Jendeak uste du bizitza bat kontatzeaaski dela, baina ez: kontakizunaantolatu egin behar da. Demagunprotagonista trenean doala hiri batetikbestera. Zenbat iraungo dubidaiak orrietan? Esaldi bat? “MikelekBartzelonako trena hartu zuen”.Edo deskribatuko dugu eguraldia?“Euria ari zuen Mikel geltokira iritsizenean”. Trenean hitz egin al du ezezagunenbatekin? Jaso al du deirik?Edo gutun bat irakurri du? Bidaiahori mugarria da haren bizitzan, alaleku-aldatze tekniko hutsa? Egunezala gauaz joan da? Pozik zihoan, alatristura sakon batekin? Zergatik doaBartzelonara? Norbaitek itxoiten aldio Sants-eko geltokian?
Istorio bat ongi antolatuta dagoeneansoilik lortzen da irakurlearenganefektua, natural-natural kontatuden bizitza baten aurrean dagoela,alegia. Pasarte bakoitza nobelarenbarne logikak eskatzen zuen orrikopuru zehatzean jaso denean. Ezgehiago, puzteraino, ez gutxiago,kamuts geratzeraino.
Nobela teknika eta pazientzia handizeraikitako artifizioa da; bainalasai, irakurle, ona bada bizitzaerrealaren aurrean zaudela sinetsarazikodizu eta, orain arte idatzidudan guztia ahanzteraino. Esperientziabizi nahi baduzu, 20 euroinguru kostatzen da.