IDAZLE gisa da batez ere ezaguna IbanZaldua (Donostia, 1966), baina literaturariburuzko kritikak eta iritziakbotatzea ere gustatzen zaio, bere esanetan,“irakurle iritziduna” baita, idazle bainolehenago. Horren erakusgarri da kaleratuberri duen (Euskal) literaturaren alde (etakontra). Literatura garaikidearen, eta berezikieuskal literaturaren inguruko egungo egoerariburuzko idatziekin osatu du lana, bereohiko ikuspegi kritiko eta ironikoaz, serioskibezain brometan.
Nola definituko zenuke ‘(Euskal) literaturarenalde (eta kontra)’?
Saiakera txikiez osatutako liburua da. Saiakerabere zentzurik zabalenean esanda, zerenliburuan jasotako materialen jatorria eta formaoso anitza da: badira artikuluak, badiramanifestu edo dekalogo antzekoak eta badirabaita ia-ia ipuinera hurbiltzen diren testuak,nahiz eta irakaspen literario bat dutenguztiek atzean. Horietako asko aurretiksarean, prentsan edo bietan kaleratu izandira. Hala, barreiatuta zegoena berreskuratueta birziklatu egin dut. Kasu batzuetan,moldaketak ere egin ditut, pieza batzuekbehar zutelako eguneratze bat. Beste batzuetanmantendu dut momentuan idatzitakoa,literaturan gertatzen ari ziren mugimenduenlekuko diren neurrian.
Gure literaturari buruzko argiak eta ilunak ageridira liburuan. Argi ala ilun gehiago ikustendiozu egungo euskal literaturari?
Honetan gertatzen zait independentziarekinbezala: egun batzuetan iruditzen zait ideiaona litzatekeela; beste batzuetan, ez hainbeste.Euskal literaturarekin ere antzerako inpresioaizaten dut, nire eskuetara heltzen denliburuaren arabera. Batzuetan pentsatzendut gure literatura bere momentu goxoeneandagoela, eta beste batzuetan justu kontrakoa.Horrek erakusten du euskal literaturaliteratura unibertsalaren norabide bertsuandagoela egun, eta inguruko modak errepikatzendirela gurean ere. Horrek ekartzen duinguruko literaturen aje eta bertute berberakedo antzekoak izatea.
Hortik, beraz, (euskal) hori?
Bai, euskal literaturari buruz hitz egitea literaturariburuz hitz egitea da gaur egun. Hala,liburuan badaude atalak zeinetan fokuazabaltzen den. Liburua, batez ere, irakurketarakogonbita da, ez hainbeste liburu honetara,baizik eta beste liburu batzuetara, etabeste batzuetatik ihes egiteko abisua ere bai...Irakurle erretxindu baten liburua da, bainairakurle eskertu baten liburua da, batez ere.
Irakurle eta idazle zara aldi berean. Fikzioa idazteaeta besteen fikzioaz iritzia ematea bateragarriakdira, beraz? Buruhausterik eragiten dizuhorrek?
Ez, buruhausterik ez. XX. mendearen erdialderaarte oso normala zen idazleak literaturkritikoaren papera hartzea, eta alderantziz,mugak lausoagoak ziren; ondorengo espezializaziorakojoerak halako hesi moral bat eraikidu bi aldeen artean. Idazle askoren arteangaizki ikusia egon arren, ohitura horri eustendiot. Izan ere, nik nire burua irakurletzatdaukat, batez ere. Idazletza irakurletzarenistripu bat da, egunen batean ahitu daitekeenohitura. Aldiz, irakurtzeari ez diot inoiz utziko,bista kontserbatzen dudan artean. Etaniretzat irakurtzeak hausnartzea eta iritzibat ematea suposatzen du. Beraz, niri ez ditkontraesanik suposatzen, nire baitako zerbaitdelako.
Azken urteotan literaturan eman diren joerezhitz egiten duzu, besteak beste, autofikzioarenolatuaz. “Selfie-literatura” bataiatu duzun“tirania” berri horren kontra zaude. Zergatik?
Autofikzioan gertatzen dena da zintzotasunabihurtzen dela literaturaren balio nagusia,eta zintzotasuna fikzioaren ekintza literarioarenkontra doan zerbait da, berez. Zergatik lan baten bertute nagusia izan beharda zintzotasuna eta ez, adibidez, sinesgarritasuna,zeina askoz ere inportanteagoa etazailagoa den lortzen nobela eta ipuinetan?
Honekin ez dut esan nahi autofikzio oro txarradenik, baina iruditzen zait tranpa egitekoaukerak handiagoak direla, eta batzuetansusmoa izaten dut ez ote den idazlearen alferkeriarakoaitzakia. Besteak beste, ez dudalakouste gure bizitza mesokratiko eta turbokapitalistahonen parte garenok ?idazlegehienok barne? halako bizitza interesgarriakditugunik. Alde horretatik, ikusten dutolatu hau dela sare sozialetan egiten dugunagerpen onanistikoaren isla literarioa.
Poesia “bekataria” ere hizpide duzu. “Mundukoliteratur generorik bekatariena eta ondoriozarbuiagarriena”, zure esanetan. Zer egindizu poesiak hala tratatzeko?
Niri poesiak ez dit ezer egin. Niri poetek egitendidate kalte, eta uste dut egiten dietelaoro har gizarteari. Ez hainbeste poeta izateagatik,baizik eta horietako askok (ez denek,noski) pentsatzen dutelakoegiten dutena bestemaila batean dagoela,uste dutelako egitendutena berezia dela antzerkigile,nobelagile edoipuingile batek egitenduenarekin alderatuz.
Beraz, nire erasoak ezdira hainbeste poesiarenkontra, baizik eta poetenarrandikeriaren aurka.Neurri batean normalaere bada, historikokigenero lirikoa izan zennagusi mendebaldean,harik eta XIX.mendeannobela gailendu zen arte.Geroztik, poesiarenposizioa aldatu egin da;poetek bilatu behar izandute aterpe bat, eta horitopatu dute literaturatikkanpo, arte sublimebezala kontsideratuzberaiena. Normala da,baina baita kritikagarriaere, eta hori kritikatu dutliburuan, umore eta ironiatik,betiere.
Azken urteetan eman den fenomeno inportanteenetakobat euskal literatura komertzial batenfinkatzea dela diozu.
Komertziala baino, literatura gorenaren itxurahartzen duen baina irakurterraza den etapubliko zabal bat bilatzen duen literaturanagusitzen ari dela uste dut. Garai batean,desberdindu egiten ziren goi eta behe mailakoliteratura. Gaur egun, muga horiek askolausotu dira eta gehiago baloratzen da kontsumoazkarrekoak diren produktuak, eta ezhainbeste lan literario handiagoa eskatzenduen lanak. Uste dut mailaketa egin beharkolitzatekeela, obra guztiak ez baitaude mailaberean, bistan da.
Euskal literaturaren profesionalizazioarenaurrerakada eman dela uste duzu. Garai zailhauetan, literaturatik bizi den euskal idazlegehiago dago, beraz?
Bere kopuru ñimiñotik zerbait handitu delakoannago, bai. Halere, idazle ez profesionalak gara %95a edo gehiago. Baina uste dutaukera hori hazi egin dela sasoi batean, agianez soilik idaztetik bizitzekoa, baina bai literaturareninguruko jardueretatik bizitzekoa.
Dena den, ez dakit ez ote dugun berriro atzeraegingo, zeren hazkunde horrek kointziditudu Espainiako literaturaren baitan emanden klase ertaineko idazleen sorrerarekin,eta ez dakit zein puntutaraino ez ote den izanfenomeno horren euskal isla. Horren adibideizan daiteke Unai Elorriagak utzi izanabere jardun profesionala. Dena den, duela 50urte pentsaezina zen euskaraz idazten dutenidazle profesionalak izatea eta batzuek lortudute, Atxagak, Canok edo Uribek, adibidez,baina ez dakit zein neurriraino ingurukomerkatuekiko (eta batez ere Espainiakoarekiko)nolabaiteko lotura sendotuz.
Idazle ez profesionalak askatasun gehiago izandezake: merkatuaren aginduetara ez egotekoa,probatzekoa, arriskatzekoa... Ez duzu uste?
Bai, baina %100ean zeregin horretan arituezin izatearen truke. Denak ditu bere alde oneta txarrak.
Horren aurrean, eta zurekasuan ere, idazle garaikideamateurren bizitzarahobekien egokitzen dengeneroa ipuina da?
Izan daiteke. Nire kasuan,bederen, hori bada arrazoietakobat ipuinak idazteko.Dena den, ipuinarenaurrean nobelaren gorespenaegiten dutenei nik betiesaten diet ez direla konparatubehar nobela eta ipuina,ezpada nobela etaipuin-liburua. Nik sinestendut nobela on batek etaipuin-liburu on batekeskatzen dutela lan etaobsesio maila bera, edoantzekoa, baina obsesiohorren kudeaketa eta dosifikazioadesberdina delabataren eta bestearen eraikuntzan.Nire kasuan, ipuinakidaztea ondo egokitzenda idaztea nire lanbidenagusia ez izatearekin. Halere, izango dira arrazoigehiago; atzean duzun irakurle-entrenamenduak ere zerikusi handiadu, eta nik nobela asko irakurri dut, bainaipuinak ere pila bat. Gainera, normaleannobelagile onak ez dira ipuingile onak izaten,eta alderantziz.
Kirmen Uribe askotan aipatzen duzu. Idazlenazional berria bihurtzeko bidean dagoela diozu,besteak beste.
Hor dago jada. Munduko letren errepublikaneuskal literatura ordezkatzeko hobekien kokatua bera dago. Atzerrira joaten direnidazleak ikustea besterik ez dago ikustekobere literaturarekiko interesa areagotzenari dela. Emango den belaunaldi aldaketanAtxagak okupatzen zuen posizio hori hartzekobera da aukera gehien dituena, zerenargi dago gurea bezalako literatura txikibatek ezin dituela 10 idazle kokatu nazioartekogoi mailako literaturan. Euskal Herriakbizi dituen garai itxaropentsu gero etaluzeago hauentzako Uribe baino idazle egokiagorikez dagoela uste dut. Euskal munduarenirudi optimista eta itxaropentsu batezartzen duen sortzailea da eta iruditzenzait hori une honetan balio komertzialinportante bat dela, beste ikuspuntu ilunagoanaldean.
Diozu euskal letretan beti tratatu izan delaeuskal gatazkaren gaia, “euskal zera” hori.Azken urteotan aldatu da horren presentziaedo trataera?
Aldatzen ari da, baina oraindik ez dagoperspektiba nahikorik esateko aldaketa zeinnorabidetan emango den. Uste dut ETArenbehin-betiko su etenak markatzen duelalehen eta gero bat. Espero izatekoa daetorkizunean, perspektiba gehiagorekin,muga garbi bat egongo dela ETAren garaikoeta ETAren osteko literaturaren artean.Badago adagio bat esaten duena gatazkabaten literatura onena gatazka hori amaitzeanproduzitzen dela, zeuden mugak,tabuak eta beldurrak gainditzen direlako etatestigantza gehiago ateratzen direlako. Bainaesango nuke horrek ez duela ziurtatzenegingo den literatura hobea izango denik.Muga batzuen erorketak literaturaren banalizazioarenateak ireki ditzake eta hor erearrisku batzuk sumatzen ditut.
Euskal literatur kritikagintzaren inguruan eremintzo zara. Ze garrantzia aitortzen diozu literaturkritikari?
Pentsatzen dut badela literatur sistemarenparte inportante bat, ez bakarra. Literaturabezala existitzen garela sinestarazteko tresnabat dira literatur kritikak. Alde horretatik,gehiago zaindu beharko genuke alor hori,bai irakurleen aldetik (alor horri kasu gehiagoeginez), eta baita kritikarien aldetik (produktuhobe eta fidagarriak emate aldera).Geroz eta literatur kritikari gehiago dagoEuskal Herrian, baina ez dakit begirada aniztasunaproportzionala den. Kritika negatiboeta egurtzaileak ez dira ugariak, badagoerrespetu-beldur bat, edozein txokotan aurkitudezakezulako kritikatu duzun idazle hori,edo kritikaren kontra aritu den idazlea? Gureherri honen txikitasunak anplifikatu egitendu zurikeriarako joera, baina esango nukenahiko gaitz orokortua dela, ez da soilik literaturangertatzen.
Euskal idazleen irudi ez oso on edo positiboaerakusten duzu. Euskal idazle oro erretxindutaal dago, liburuan diozun legez?
Esango nuke baietz, asko behintzat bai. Iruditzenzait gremioaren jarrera nahiko orokorradela, idazleena eta artistena oro har.Egiten dugunagatik jasotzen duguna bainoospe, diru eta maitasun gehiago zor zaigulapentsatzen dugu eta erretxindu egiten garahori gertatzen ez dela ikustean. Irudipenadaukat, gainera, euskal idazleen kasuan, horiematen dela literatura txikia delako gurea,konpetentzia handitzen doalako, baina eskariaez hainbeste. Gainera, erretxinduago gaudeeta hori gure gertukoenekin partekatubeharrean, lau haizetara zabaltzen dugu gureumore txarra. Olinpikoagoak izaten ikasibeharko genuke euskal idazleok. Horren etabeste gauza askoren inguruan bromatxoakegiten saiatu naiz liburuan.