ERREALITATEARI botatako begiradabihurria”. Horrela laburbiltzendu Andoni Urzelaik (Aretxabaleta,1967) Susarekin argitaratu duenKaranbola toxikoak liburua. Euskal kulturgintzariloturiko istorio bat amu gisa baliatudu egileak bestelako gai unibertsalakjorratzeko, karanbolaz-karanbola hainbatpertsonaia katramilatuz hari beraren bueltan.Urzelaik kaleratu duen lehen ipuin bildumada honakoa, aurretik Haginkadaka(Kutxa, 2002) eta Zirkulua (Erein, 2004) eleberriakargitaratu ditu.
Hamazazpi ipuin dakartzazu, baina istoriobakar batek aterpetzen ditu guztiak. Zentzuhorretan, ‘Karanbola toxikoak’ izan zitekeennobela bat?
Bai. Liburu hau hartu dezake irakurleaknobela gisa edo narrazio bilduma gisa. Nikneuk ipuin bakoitza mikro-mundu bat balitzmoduan ikusten dut; uste dut narraziobakoitzak baduela berezko entitate bat. Denaden, badaude loturak narrazio denen artean:ipuin batzuek zubi lanak egiten dituzte etapertsonaia batzuk errepikatu egiten dira istorioguztietan.
Euskal kulturgintzari loturiko trama nagusibat dugu, baina bestelako gaiei ere lekua egindiezu narrazioz-narrazio. Zer dago, funtsean,liburuaren oinarrian?
Esango nuke liburuaren oinarrian kezkaexistentzial unibertsalak daudela: heriotzaridiogun beldurra, bakardadea, onartuakizateko dugun beharra, bizitza konprenitunahia... Izan ere, narrazioen asmoa ez daerrealitate konkretu baten erretratua egitea,errealitate jakin baten girotutako hainbatpertsonen gorabeherak kontatzea baizik. Etahorretarako bidea eman dit korapilo nagusihorrek, hari nagusi horren inguruan hainbatpertsonaia aurkeztu eta euren gora-beherakkontatzeko. Finean, trama hori irakurlearijarritako amua baino ez da nik benetanirentsarazi nahi diodana aurkezteko. Eraberean, kulturaren inguruko trama horreknarrazioetan planteatzen diren bestelako gaigordinagoak arintzea du helburu.
Ipuin eta pertsonaia guztiak, modu batera edobestera, elkarrekin lotuta daude. Horrekin bategiten du ‘karanbola’ hitzak, ezta?
Bai, lehenengo narrazioak abiatzen dukaranbolen hurrenkera eta hortik aurreratxiripaz bezala josten da dena. Bestalde, toxikohitzak ere badu bere azalpena. Izan ere,badago giro orokor bat liburuan. Pertsonaiaguztiek ez dute errealitate bertsua konpartitzen,baina ia denek antzeko eszeptizismoeta zinismoaz egiten diote aurre egokituzaien bizimoduari. Ez nuke esango galtzaileakdirenik, baina badituzte nolabaitekohustasun existentzialak, frustrazioak? Gizakiakberezkoak dituenak, azken batean.
Mikel da istorio ezberdinen arteko zubi-lanakegiten dituena, liburu osoan presente dagoenpertsonaia.
Bai, bera da protagonista nagusia. Mikel idazlesentitzen da, baina idazle zapuztu bat da,inork ez dituelako haren lanak argitaratzen.Horregatik, bere gurutzada pertsonala abiatukodu euskal kultura diruz laguntzen dutenerakunde publikoen aurka. Hala, K Taldearenbidez, atentatuak eta erasoak egingo ditueuskal kultur erakundeen kontra: GerediagaElkartea, Etxepare Institutua, Topagunea,Kontseilua...
Ez duzu inor epel utzi? Zergatik sortu zaizueuskal kulturako hainbat erakunde eta jarrerajomugan jartzeko behar hori?
Tira, azken batean, pertsonaiaren arkitekturaideologiko bat sortu behar izan dut, bereekintzak justifikatzeko. Hau da, idazle zapuztubaten pertsonaia erretxinduak behartunau euskal kultura subentzionatuarekiko kritikaeraikitzera. Dena den, nahiko zirkunstantzialada Mikelek hartuko duen jarrera,haren ezintasunetik sortua baita. Esan nahidut, Mikel izan zitekeen homosexuala eta elizarenkontrako ekintzak egiten hasi, adibidez.Baina, kasu honetan, protagonistak kulturadu jomugan idazle arbuiatua delako.
Bere kritikaren zati bat konpartitzen dut, ezdut guztiz nire egiten, ordea. Eta umoreabaliatu dut hor kontatzen direnak arintzeko,astakeria potoloak ere bai tartean.
Liburuan zehar badago kulturaren ingurukohausnarketa konstante bat, besteak beste,herritarren kulturarekiko kuriositate faltak eragindakoa.Kezka hori zeure egiten duzu?
Bai, erabat. Zenbait kasutan, Mikel nire alteregoa da. Bere zapuzte pertsonal horren gainetik,Mikelek badu kezka bat: iruditzen zaiogizartea lo dagoela, bere baitan kiribildua.Hala, jendea bere lozorrotik ateratzeko etakultur arloa astintzeko erabakia hartzen du.Hein handi batean, ez zaio arrazoirik falta:zenbat eta baliabide gehiago izan, jendeaorduan eta apatikoagoa da, eta kulturarekiko,bereziki. Begira, bestela, errealitatea:gaur egun sekula baino antzerki, kontzertueta kultur eskaintza handiagoa dago, bainaoso jende gutxiri interesatzen zaio hau guztia. Lau katuk irakurtzen dute, lau katu joatendira antzerkira edo kontzertuetara?
Finean, lau katuk sortzen dute beste laukkontsumitzen dutena. Eta okerrena da lauhoriek beti katu berberak direla. Kulturaridagokionez, beste hainbat gauzari buruzbezala, oso ezkorra naiz.
Kulturari buruzkoez gain, bestelako gaiak ereukitzen dituzu, gogorrak eta gordinak horietakoasko, baina modu jostarian, irribarre batateratzeko intentzioz beti.
Niri, idazle moduan, bizitza honi logika apurbat aurkitzea interesatzen zait eta, horretarako,galdera zail eta gordinei erantzun beharzaie. Finean, bidaia bat planteatu nahi izandiot irakurleari, baina bidaia hori ahalik etadibertigarriena izan dadin saiatu naiz. Horidela-eta, umore asko dago liburuan, eta umorebeltz asko, batez ere. Kontatzen dudana ezda jolas bat, sakona da, baina idazkera jolastiadarabilt. Nik uste, gai serio eta potoloakhobeto irensten direla horrela.