ERABATEKO zoriontasuna eman dio akordeoiak. Erraz antzeman dakioke hori soinuak zer eskaini dizu? galderari erantzuterakoan. Besteak beste, emaztea ezagutu iza-na bera zor dio bizitzako musika tresnari. Eta hainbat balio ere bere-ganatu ditu, “adibidez, sakrifizioa”. “Balio garrantzitsuak eman dizkit soinuak, eta batzuetan beldur izaten naiz balio horiek galduko ote diren. Ez dut inor izorratu nahi, baina, gizarte honetan, egiten dugun guz-tia unean unerako egiten dugu; gizarteari ez zaio sakrifizio kontzep-tua gustatzen. Ni lanean jartzen naiz, sakrifikatu egiten naiz, eta kon-pentsazioa urte luzera begira hel-duko da. Gizarte honetan oso garrantzitsua da abila izatea eta berehalako onurak lortzea. Niri akor-deoiak irakatsi dit egunero, astiro-astiro, lan eginez gero, pazientzia edukiz gero, norbere printzipioeki-ko koherentzia izanez gero, helburu asko eta asko lor daitezkeela. Noski, beti ez ditut lortzen, baina saiatu nahi izaten dut, eta, nire kasuan, akor-deoiari esker lortu dut hori”.
Hamalau urterekin ekin zion Iñaki Alberdi (Irun, Gipuzkoa, 1973) akor-deoilariak soinua jotzeari. Solfeo ikas-ten aritutakoa zen, eta, irakasle batek aholkatuta, Carlos Iturralde akordeoi irakaslea ezagutu zuen. “Bere etxera joan nintzen, jotzen entzun zidan, eta, apur-apur bat bada ere, gustatu zi-tzaion egin nuena; zerbait egin ahalko dugu izan zen bere erantzuna”.
Iturralderekin hasi arte akordeoia-ren tradizio folklorikoa baino ez zuen ezagutzen Alberdik, “tradizio polita eta ona”, baina orduan ikasi zuen musika-tresna horrek bestela-ko aukerarik ere eskaintzen duela: “besteak beste, musika klasikoa, garaikidea, ganbera-musika eta orkestrarekin edo talde handiekin nola jo irakatsi zidan”. Hemeretzi urte arte aritu zen Iturral-derekin.
Gero Friedrich Lips irakas-learekin jardun zen, tartean, Errusia-ko Akademia Nazionalean; handik, berriz, Matti Rantanen irakaslearekin Finlandiako Sibelius Akademian ibi-li zen. Hortaz, berandu hasi zen Alberdi akordeoiaren munduan, bai-na berehalako progresioa izan zuen. Horren isla argia da Moskuko Nazio-arteko Akordeoilari Sariketa irabazi duen mendebaldeko lehiakide baka-rra izan dela.
LANETIK FRUITUA Bost urtean behin jokatzen da Moskuko Nazioarteko Akordeoilari Sariketa, eta horrek egi-ten du berezi; “20 urterekin joango zara, eta, beharbada, baita 25ekin ere, baina 30ekin, ziurrenera, ez; beraz, ez da aukera handirik izaten bertan parte hartzeko”. Hogeita bi urte zituela irabazi zuen Iñaki Alberdik sarike-ta, baina uste du irabazitako saria bai-no opari hoberik badela: “Lehiaketek ez dute uste bezain beste ate ireki-tzen, beraz, garrantzitsuena da egi-ten ari zaren lana ona dela baiezta-tzen dutela. Irabazi duzu lana ondo egiten ari zarelako, hortaz, segi horre-la, horrela jarraituz gero, berriro dei-tuko dizutelako kontzertuak eskain-tzeko”. Soinulariaren arabera, lehia-ketak irabaztearen alderik onena lor-tutako proiekzioa da, “kanpoan eza-gun bihurtzen zaituelako. Zuzenda-riek eta konpositore inportanteek zure berri izaten dutelako, eta zuk nola jotzen duzun atsegin badute, bera-iekin lan egin deza-zun nahi izaten dute. Ereindakoa jasotzen duzu, beraz”.
Heldu den tokira heltzeko zorte handia izan duela ez du ukatzen irun-darrak, irakasle onak izan ditu-eta ondoan, bai-na lana gogotik egin duela ere oso argi du: “Egunero zazpi, hamar edo hamabi ordu igaro izan ditut soi-nua jotzen, ez dut larunbatik ez igan-derik izan; beti aritu naiz lan eta lan, alde batetik bes-tera bidaiatzen, eta gaur egun ere aste-buru bat zer den ez dakit”.
BELDURRIK EZ Bizitzaren alor gehienetan meri-tuak egin behar izaten dira izena ira-bazteko, “eta soinua-ren alorrean askoz gehiago, ez delako oso tres-na ezaguna”. Baina ezezagun izate hori alde ere erabili daitekeela uste du Iñaki Alberdik, publikoak musi-ka-tresna entzuten duenean oso gogoko izaten baitu.
“Gutxiengoan dagoen lana da nirea; egia da azken urteetan aretoak betetzen direla akordeoi kontzertu ba-tean, 200-400 pertsona batzen direla, baina orkestra batekin jotzea bestelakoa da, 1.000-2.000 jende ba-tzen delako horrelakoe-tan. Inpresioa oso desberdina da batean eta bestean, baina badute lotune bat: publikoarengandik gertu sentitzen zara, elkarrizketa bat duzu entzulearekin”. Areto isil eta bete batean jotzeak, bai-na, ez dio beldurrik eragiten. “Egun osoa igarotzen duzu lan egiten, eta lanaren emaitzak agertzerakoan belurra? Ez, beldurrik batere ez; bai, aldiz, gogo handia. Tentsioa eta adre-nalina dituzu, baina hori beha-rrezkoa da; ezin zara oholtzara irten zer gertatuko. Behin agertokira irte-tean dena egin nahi dut ongi, entzu-leak goza dezala nahi izaten dut, bai-na baita nik ere”.
Intentsitatearekin lan egitea gusta-tzen zaio irundarrari, eta, horregatik, musika ere intentsoa izan dadin nahi izaten du. Akordeoiak musika estilo ugari lantzeko aukera eskaintzen du: musika tradizionala, folklorikoa, kla-sikoa, errenazentista, barrokoa, erromantikoa eta garaiki-dea, kasu, eta Alberdik guztiak ditu gus-tuko, baina, edoze-in estilo landuta ere, kontraste handia izan dezala nahi iza-ten du, tentsioa eta komunikazio ahalmena. “Oso eroso sentitzen naiz nire izaerarekin lotu-tako musika egiten duda-nean, eta nire izaera intentsoa da, aktiboa da, hori dela-eta, berdin zait zer estilotako musika jo, beti ere edukiak gogoz adierazten uzten badit”. Shostakóvich, Lazka-no eta Erkoreka musi-kagileek, esaterako, gipuzkoarrak duen komunikazio eta intentsitate per-tzepzioa omen dute, eta, horre-gatik ditu gus-tuko. “Interpre-teak ez badu leher egiten, ezin daiteke publikoarengana osotasunean heldu”, eta Alberdik hori nahi izaten du bere emanaldietan.
Jardun artistikoaz gainera, Musike-nen, Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian dihardu ira-kasle Iñaki Alberdik, eta, dioenez, osagarri bikai-na du langintza hori. “Irakaskuntza gus-tuko dut, ikasten jarraitzeko modu bat da, eta gau-zak kanpoaldetik ikustea eta irten-bideak bilatzea ahalbidetzen dit. Norberak berez egi-ten ditu gauza asko, zertan ari den pentsatu gabe, baina ikaslea egiten ari denari begiratu, eta ordura arte seku-la planteatu gabeko hainbat gauzez jabetzen naiz”. Eta aurrerantzean ere ikasten segitzeko gertu dago, lan egi-ten jarraitzeko gertu. Hori baita Alberdik sekula emango duen irakas-bide oinarrizkoena: etengabeko pres-taketak, etengabeko lanak bakarrik emango digu etengabeko zoriona.