Begiradaren lekukoa
Argazkilaritza zuzena da Izquierdorena, dokumentala. Garai batean zuri-beltzean egiten zuen; egunkoloretan. Eremu industrialetatik aldenduta saskibaloi saskiak ditu oinarri bere azkeneko lanak
ESPERIENTZIAK bizitzeko era”. Horida argazkilaritza Iñaki Izquierdoreniritziz (Sestao, 1965). Jolasten hartuzituen lehenengo argazkiak, duela 25urte, unibertsitateko ikastaro batean hain zuzen.Geroztik ezin izan du kamera eskuetatik askatu.Argazkilaritza obserbaziorako bitarteko gisaerabiltzen du, eta argazkia bere begien aurreangertatzen denaren lekuko bihurtzen dela dio.Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritza ikasizuen Izquierdok, baina bere argazkilaritzak ezdu beti bide hori jarraitzen. Dokumentalista dabera, eta bere jaioterriko ezaugarriek bultzatutapaisaia industrialetara jotzen du gehienetan.“Hondar industrialen inguruko argazkiak hartzennabil orain”, azaldu du. Utzikeria industrialada haren gairik landuena, nahiz eta horrelakotokietan argazkiak ateratzea zail egin zaionbatzuetan. “Oso zaila da, barrura sartzeko askotanbaimenak behar baitira”. Dena den, bestelakogaiekin ere ausartu da.
Egun, Saski Basket lana egiten dabil. “Donejakuebidea egiten nengoela, ekaitz baten erdian,saskibaloi saski bat ikusi nuen, baina ezin izannion argazkirik atera. Geroztik saskietan jartzendut arreta”, azaldu du. Kuriosoak diraharentzako saskiak, baina bereziki horiek daudenlekuko bizimodua eta iragana imajinatzekoematen duten aukera. Espainia osotik dabilargazkiak hartzen, eta horietako batzuk ikusgaidaude jada www.izquierdofoto.com webgunean.“Asko mugitzen naiz, eta aurkitzen dudanari ateratzendiot argazkia. Lana ez dago bukatuta,babesle bila nabil”.
Kantabriako Gobernuaren Abeltzaintza Kontseilaritzakeskatuta Kantabriako San Roque de RioMiera,Vega de Pas eta San Pedro de Romeralekoherribilduetara eta Burgoseko Espinosa de losMonteroseko Salcedillo eta Lunada iguruetaraabiatu zen Izquierdo 2008. urtean. Bertan bizi dirabegi urdineko pasiegoak. XVI. mendeaz geroztikorografia zailera egokituta bakarturik mantendudira bertan, eta egungo gizarte modernoarentzatsinesgaitza suerta badaiteke ere, duela zenbaitmendetako bitartekoekin jarraitzen dute lanean.2008 eta 2010 urteen bitartean egon zen sestaoarrabertan, eta haiei ateratako argazkiekin Pasiegossiglo XXI erakusketa osatu zuen.
BERRERAIKITAKO AZTARNAK Iberia kostan jaioa,ke eta fabriken artean bizi izan da beti Izquierdo.“Oporretan nagoenean auzo industrial eta utzitako fabrikek atentzioa ematen didate”, azaldudu. Oso gustuko ditu halako tokiak, eta zaletasunhorri jarraiki sortu zituen bere lehenengobi lanak: Meagintzaren Irudiak eta SestaonBiziz: Industria kulturaren amaiera.Bizkaia zeinKantabria ekialdeko meatzaritzaren aztarnakerakusten dituzten 50 argazkik osatutako erakusketaizan zen egindako lehenengo lana, 1998.urtean. Baina ez zuen erakusketa egin bakarrik.“Erakusketarekin batera 109 irudi dituen liburuaargitaratu genuen”, dio. Meatzaritzarenaztarnak ahaztuak ez izateko helburuarekinbatu zituen argazkiak, jarduera horren mapaberregin eta bere presentzia aldarrikatzeko.
Argazkiak hartzeak denbora dakarrela dioIzquierdok: “Argazkiak ezin dira azkar bateanatera, eta denbora behar da espazioa eta bertakobizimodua ezagutzeko”. Azaldu duenez, ezda gai tokietatik azkar igarota argazkiak ateratzeko,eta, horregatik, ongi ezagutzen dituengaiak aukeratzen ditu gehienetan. Eta hala eginzuen bigarren lanean ere, ongi ezagutzen duenzonaldea aukeratu zuen: Sestao. Bertan ateratako argazkiekin Sestaon Biziz:Industria kulturaren amaiera lana osatu zuen2006. urtean. Kazetari ikuspuntua kontuan hartutahartu zituen lehenengo argazkiak. “Notiziaizan zitezkeen ekitaldietara joan nintzen, bainalaster konturatu nintzen gauza askoz interesgarriagoakegin zitezkeela, askoz pertsonalagoak”.
Lanean aurkeztutako historiaren protagonistetakobat izan da Izquierdo, eta eskarmentuhorretatik abiatuta eratu zuen lana.“Azken finean, nire bizitzaren inguruko lan batda, nire ikuskera laburtzen du, nire pasioakikusten dira bertan”.
Zuri-beltzeko irudiek osatzen dituzte Izquierdorenlehenengo bi lanak. “Zuri-beltzeko argazkilariaizan naiz, baina behartuta ia”. Argazkilaritzanhasi zenean zuri-beltza ikasi zuen Izquierdok.Egun, baina, ez du argazkilaritza zuribeltzeanulertzen. “Koloretan pentsatzen dut orain,eta nahiago dut kolorean lan egitea”. Egungodigitalizazioarekin kolore pertsonala lortzeaerrazagoa dela uste du sestaoarrak, horregatikegin ditu koloretan azkeneko bi lanak.