WILLIS Drummond talde lapurtarrakbosgarren lana kaleratu berridu. Abisu batekin datoz, mandatubatekin, AalaB, eta aukeratu eginbehar; izen bereko abestian dioten moduan, heldutasuneanez baita askotan hirugarren biderikizaten, aurrera ala atzera, zuria ala beltza. JurgiEkiza (ahotsa eta gitarra), Xan Bidegain(baxua eta koruak), Rafa Rodrigo (gitarra etakoruak) eta Felix Buff-ek (bateria, perkusioa etakoruak) pauso handiak egiten dituzte lan bakoitzarekin,aurrera, beti aurrera.
Istanteak (bIDEhUTS, 2011) diskoarekin jauzihandia eman zuen taldeak, zale asko irabazidute iaztik hona, zaleak inoiz falta izan ezzaizkion arren. Istanteak-en kontzertu zikloarietenik eman gabe ondu dute hamar abestiz osatutakoA ala B hau. Inoizko ahots xuxurlarienak(A ala B, Berantegi, Komedia), rock & rollklasikoko riff pisutsuak (Anai, Ate ttipia) etaWillis Drummonden ohiko bizkortasun urduria(Menperatzen dut, Tresna, Aginduaren zain)nahasten dituzte, baita popera hurbiltzen direnpasarte dantzagarriagoak ere (Ilegala, MunduariKondenatua).
Euren “benetako lehen estudioko lana” dela diote,orain arte denek elkarrekin joz grabatu baitituztediskoak. Istanteak, esaterako, bi egun etaerditan grabatu zuten, Angelun, zuzeneko formatuhorretan, ahotsak azkenerako utziz. “Oraingoandena beste zentzu batean egin dugu-azaltzen du Ekizak-. Grabaketa luzea izan da,pistaz pista detaile guztiak landuz. Grabazio aitzineanere hiru edo lau maketa grabatu genituen.Nahi genuena zen estudiora joatea jakinezzein zen gure helburua eta zer nahi genuen hortikateratzea”.
Argi zeukaten emaitza hobetu nahi bazuten,beharrezkoa zela metodoa aldatzea, eta esperientziaoso ona izan bada ere, “ez da dena goxoaeta plazera izan”, estudioan hilabeteko epea izanik,gauzak lasai egiteko astia izango zutela ustebaitzuten hasieran. Baina, bai zera, izan dirakonplikazioak ere: “Lehen egunetan anplifikadorebat erre zen eta aldatu egin behar izangenuen. Abestitik abestira ere nahi genituen soinudesberdinak lortu; gero helburua izan zen bianplifikadorerekin grabatzea momentu berean,baina bazegoen arazo elektriko bat edo, biakbatera jartzean batek ez zuela ondo funtzionatzen.Beraz dena jo dugu bi aldiz, lehenengobatekin eta gero bestearekin”.
Grabaketa uztailaren 30a eta abuztuaren 28abitartean egin zuten Bonberenea estudioan(Tolosa), Karlos Osinaga eta Iñigo Irazokirengidaritzapean. Nahasketak Burke Reid-ek (BRONCO estudioa) egin ditu Kanadan eta,azkenik, masterizazioa John Goldenek egindu (Golden Mastering) AEBetan.
Grabazioarekin oso gustura gelditu baziren,are gusturago gelditu ziren Reid-ek emanzion biribiltasunarekin: “Kalitatea eta esperientziadu eta badaki disko bati soinu onaematen. Bera oso gustura zegoen eramangenizkion grabazioekin, egia esan Karloseketa Iñigok lan ederra egin dute pistakkalitatezkoak izan zitezen. Sobera hitz egingabe hartu du Reidek nahi genuen norabideaeta aski modu naturalean elkartugara diskoaren soinuaren ideian”, dioabeslariak. Harekin lan egitea plazerraizan da taldekideentzat, “bera biziki jatorrada eta hori inportantea da guretzako, eta bestetik,maite dugu anitz egin duena eta taldeekin landu duena, batez ere asko entzuten dituguntalde australiar zenbaitekin egin duena”.
ZUZENAGO IRISTEA XEDE Metodo aldaketa ez ezik,jarrera aldaketa bat ere nabari da aurreko diskotikhona: “Istanteak diskoan baziren abestibatzuk barneratzen zailagoak zirenak etabeharrezkoa zen diskoa lauzpabost aldiz entzuteahartaz gozatzen hasteko. Disko honetakokantuak errazagoak dira entzuteko,beharbada; helburua bazen abesti zuzenagoakegitea”. Horrek ez du esan nahi, ordea, ezdenik aurrekoa bezain landua, “lan asko eginbaitugu disko honetan”.
Musika zuzenagoa egiteaz gain, testuak erezuzenagoak dira. “Kantuak zuzenkiago joatendira jendearengana, hari bati jarraitzen diotelakousu. Beharbada ez dira beste diskoetanbezain nahasiak. Orain arte beti gauzak apuntatzennituen ezker-eskuin edozein momentutaneta gero testuak idaztean hartzen nituen horieketa batzen nituen”. Disko hau prestatzerakoanmaketak grabatzen joan direnez, bigarrenmaketaegiterako hitz guztiak behar zituztela erabakizuten. “Beraz hartu nituen hilabete eta erdiedo bi hilabete eta hitz guztiak kolpe batez eginnituen, apuntatuta nituen gauza horietatik askourrundu gabe eta gauza konplikaturik egin gabe.Gai zehatzagoz. Errazagoa izan da eta aldiberean testu bat amaitzeak sortzen duen askapenasortu dit”, azaltzen du Ekizak.
Testuak idazteko moduak gero kantatzekomoduan eragina izan duela dio, “testu gehienekhari bat jarraitzen dutenez, hasten zara istorioakontatzen eta agian ahotsari uzten diozu haztenkantuak eskatzen dizunean, kantu osoanintentsitate bera mantendu beharrik izan gabe”.Gaiei dagokienez, alde pertsonalak eta sozialaknahasten dira. “Nire ustez bereizi ezinekoak diragehienetan, horiek dira bizitzaren bi parteak.Pertsona bezala mundu batean bizi gara. Munduaaldatu nahi baduzu hasi behar zara zuremundu hurbila aldatzetik, eta horretarako zeureburua aldatzetik hasi behar duzu”.
Duela bi urte inguru egin zuten, beraiek, taldearibultzada handiena eman dion aldaketa etahautua: musikatik bizitzea. Horrek, ezinbestean,musika eta inguruko guztia landu beharradakar: “Badira bi urte topera gabiltzala etahorri esker hartu ahal izan dugu denbora diskoaegiteko, komunikazioa gehiago lantzeko eta kontaktuaksortzeko”. Fruituak eman ditu, hasteko,gero eta jende gehiago joaten delako kontzertuetara.Baina, musikatik bizi baino gehiago,bizirauten dutela onartzen dute: “Prekarietateahandia da, hilabetez hilabete joaten gara eta ezdakigu zenbat denbora iraungo dugun horrela,zeren eta krisiak gogor jo du musika munduaere, eta ez dago duela hamar urte zegoen dirua”.Euren apustua bikoitza da, gainera: “Apustuegin dugu musikaz bizitzeko eta aldi bereanzirkulu komertzial batean ez sartzeko; hori kontraesanhandia da eta zaila da erdiko bideatopatzea”.
BADA NON ENTZUNIK Dagoeneko hasi dira diskoarenaurkezpen birarekin, Galizian eta Madrilenizan ondoren, Durangoko Plateruenan izan zirenjoan den larunbatean. Datorren ostiralean TolosakoBonberenean ariko dira. “Gogotsu gaudeBonberenean jotzeko, hura ere badelako gureetxea”. Ondarrun izango dira hilaren 29an, Gasteizenurtarrilaren 4an, Iruñean 5ean eta 10eanBilbon. Gero Frantzian zehar aurkeztuko dutelana, eta tartean Mantxako kanala zeharkatukodute Londresen jotzeko urtarrilaren 12an. Aurkezpenbira urtarrilaren 18an amaituko duteMiarritzen. “Baionan egin nahi genuen, gu hangoakbaikara jatorriz, baina bertako politikakez du hori posible bihurtzen, ez baitago lokaliketa ez da baimenik lortzen; oso konplikatua izanda eta azkenean Miarritzen egitea erabaki dugu.Gero bistan da, jotzen jarraituko dugula etanahiko genuke kanpora joan, Alemaniara etabeste toki batzuetara”.