XANTI Rodriguezek (Azpeitia, 1978)profesional mailako bi bigarrengosari eskuratu berri ditu argazkilaritzarenOscar sarietan, InternationalPhoto Awards (IPA) sariketan: modako publizitatearenabata eta efektu bereziena bestea, Bartzelonakomoda etxe batentzako egindako CrystalFlowers seriearekin. Estatu eta Europa mailakosariketetan lortu izan ditu sariak eta izendapenak.
Haiek bezala, IPAko hauek ere ezzituen espero azpeitiarrak, mundu osoko jendeaeta mundu osoko agentziak izaten baitirahan lehian, “gorengo maila da sariketa hau” eta“zur eta lur” gelditu zela aitortzen du Rodriguezek,“saria lortu nuen modako atalean, esaterako,super-modelo batekin ez dakit nongoirlatan Voguerentzako egindako erreportajeazegoen, eta haren gainetik gelditu naiz. Iaz OhorezkoIzendapena lortu nuen eta hori jada izugarriazen”.
Horrelako sariek berehala zabaltzen dituzte ateeta leiho berriak, “albisteawebgunean jarri nuenetiknabaritu dut dagoeneko aldea, mundukoagentzia desberdinetatik interesa agertu baitute”.Argi dauka sari hauek ez dutela hobeagoabihurtzen, “baina, noski, zure lana ezagutaraztekomodu ezin hobea da”. Lan asko egiten duetxetik kanpo, Kilkenny-n (Irlanda) argazkilarientzakoikastaroak eskaintzetik etorri berrida, esaterako. Batetik bestera ibilita ere, Azpeitiada bere kanpamentu nagusia, “gustuko dutkanpoan lanean ibiltzea, baina etxera gusturaitzultzen naiz beti”.
ARGAZKI ARTEAN HAZI ETA BIZI Etxean hasi zenbere afizioa eta ofizioa mamitzen. Aita argazkilariadu eta argazkigintza denda dute gurasoekjaioterrian, beti egon da beraz, kamera, foku etaargazkiez inguratuta. Txikitan, koilara bainonahiago izaten zuen arkatza eta eskolan irakasleekkopiatzeko marrazkiak emandakoan, Rodriguezeksortu egiten zituen bereak. AzpeitikoArte eta Diseinu Eskolan ibili zen urte batzuezeta han ikasitakoak konfirmatu zion zaletasunabazuela, baita trebezia ere. Ohiko ikasketekinoso konbentzituta ez zeudela eta, aitak Bartzelonarabidali zituen bi semeak, argazkilaritzaikastera. 1995ean joan eta bi urtez aerografia,komikigintza eta argazkilaritza ikasi zituen.Argazkilaritzan gurasoekin ikasi du gehien, teoriatikeguneroko praktikara pasatzean, baina,komikiaz eta ilustrazioaz ikasitakoari ateratzendio zukua bere konposizioetan.
Argazkilari dio, “adjektiboren bat jartzearren;nik irudiak sortzen ditut, argazkia da horienoinarria baina gero gauza asko nahasten dira”,azaltzen du Rodriguezek. Argazkietatik abiatuta,irudi irrealak, fantasiazkoak sortzea du gustukoen,errealitateak beretzat ez baitu mugarik:“Neure proiektu pertsonaletan ez behintzat,bezeroak eskatutakoan berak esandakora mugatubehar zara, baina neure lanetan irudiak berakeskatzen didan punturaino joaten naiz”.
Pinturari edo zineari ez bezala, argazkilaritzarikritikatu izan zaio horrenbeste teknologia etaukiturekin, argazkiaren beraren esentzia galbideraeramatea. “Argazkiaren esentzia, berez, osozabala da.Oso purua izan nahi duenak, argazkialehenengoan atera, ondo neurtu eta ukiturikegin gabe utzi beharko luke. Normalean purutasunfalta hori kritikatzen dutenak, gaur egungopostprodukzio tresnetan atzean gelditu direnakdira, haiek erabiltzen ez dakizkitenak”.
Gaur egun argazki on bat ateratzeko tresna ugaridagoela dio, kamera onak, lenteak eta postproduziorakotresnak, “horiek erabiltzeak ez duesan nahi esentzia galtzen ari denik”. Azkenfinean, argazki bat lehen eta argazki bat orain,gauza bera da Rodriguezentzat, beharraren araberaukitu ala ez, “bizi osoan egin dena, enkoadraketaon bat, argi egokia eta zerbait transmititzensaiatzea”.
Argazkilaritza tradizionaletik digitalerakojauzia erraz egin zuela aitortzen du argazkilariak.Oinarri-oinarritik hasi zen, formatu erdikokamera batekin eta hamabi argazkikoargazki-filmekin, beraz, “argazkia ondo prestatubehar zenuen, dena ondo neurtu”. Benetakoargazkiak nola atera ikasi zuenean hasiziren lehen kamera digitalak merkaturatzen;“hasieran oso txarrak ziren kamera haiek etabi metodoen arteko nahasketak egiten genituen”.
Gero prozesua ez da batere astuna izanberetzat, “aitarentzat, esaterako, astunagoa izanda, guk azken finean ordenagailua besapeangenekarren jaiotzetik baina gure aurrekoekez”, dio. “Alderantziz gertatuko balitz orain, digitaletik analogikora pasako bagina, jendeaskok utzi egingo lioke argazkiak ateratzeari”,uste du Rodriguezek.
KANTITATEA VS. KALITATEA Egun, edonork dukamera bat eskura, mugikorrean sarri. Denokgara argazkilari. “Zorionez jendea asko afizionatuda argazkilaritzara, edo argazkiak ateratzerabehintzat; baina, zoritxarrez kalitatea etajendearen jakintza maila jaitsi egin da”,azaltzen du Rodriguezek. Jakin gabe kritikatzehorretan errespetu falta sumatzen du: “Jendeakuste du kamera on bat edukita lana egindadagoela. Hori ez da horrela, ikuspuntu onbatekin eta mugikor arrunt batekin atera daitekeargazki on bat. Betiko komentarioa izatenda, kamera horrekin baita neuk ere!; bada, hartueta atera”.
Argazkiak konpartitzea ere inoiz baino errazagoada, sare sozialen bidez. Horietan “osogaizki” egindako gauza askotxo ikusten dela dioRodriguezek: “Photoshop-a arma suntsikorraizan daiteke erabiltzen ez badakizu. Oso tentagarriada argazkiak ukitzea, baina oso gauzatxarrak egin daitezke. Ukituak ondo eginez gerojendeak esaten du: bale, ukituta dago, baina zeinederra den!. Kalitatean dago gakoa”.
Dena den, ukituak muturreraino eramatearenbolada, portzelanazko aurpegien bolada atzeangelditu da jada, zimurren eta orbanen aurkakoborroka alferrikakoa zela ikusita, beharbada“izerdia edo lepoa biratzean sortzen diren pleguakdisimulatzen dira, bana lehengo aldeangutxi”, azaltzen du argazkilariak. Argazkiakukitzearena profesionalentzat eta afizionatuonentzat gelditu da, gehienbat.
MATERIALA, JAKINTZA ETA SORMENA Baina nolakoada horrelako irudi baten sortze prozesua?Lehenik eta behin tresneria prestatu, Rodriguezenkasuan: Canon 5Dmark II argazki kamera,lenteak (batez ere 100 mm-koa), 70-200 teleobjektiboaeta objektibo angular bat. PostprodukziorakoPhotoshop-a eta Cinema 4D softwarea.
Sortu nahi duen irudia autore lana bada,beretzako, alegia, ideia definitzetik hasten daRodriguez, sortu nahi duen mundu horrek zerkolore izango dituen, zer nolako argia, egunezala gauez ateratakoa izango ote den, eta abar.Ondoren zirriborroa egin eta, film batean bezala,storyboard bat egiten du. Muntaia oso landuabada, estilistekin eta makilatzaileekin jartzenda harremanetan eta, ondoren, modeloekin.Bezeroek eskatutako lanetan prozesua antzekoada; agentziek ideia edo zirriborroa ematen dizuteeta gero berak ekarpenak eginez osatzen du.Lan bakoitzaren arabera denborak aldatzen dira,baina, behin ideiak eta oinarrizko elementuakdefinituta eta argazkiak aterata, postprodukzioakeskatzen du denbora gehien. Batzuetangutxiago, besteetan gehiago. Baina, jakinada gustuko tokian aldaparik ez dela izaten.