BIDEAN aurrera eroso egiteko beharrezkoaizaten da tarteka atseden hartzea,arnasa hartu eta datorrenazpentsatzea. Horren beharra ikusi zutenSergio Ruiz Gonzalez-Txabarrik (ahotsa),AnderIzetak (baxua), Nestor Urdanpilletak (gitarra) etaIñigo Beitiak (bateria), Eraso! talde zarauztarrekokideek duela urte batzuk, Kontra (Metak,2005) diskoaren bira amaitzerako hamabi urtebaitzeramatzaten estudioetan sartu eta oholtzetatikjaitsi gabe. Taldea inoiz guztiz utzi gabe,erritmoa moteldu zuten bolada batez, konpromisopertsonalei eta bestelako musika proiektueiere tokia egin ahal izateko. Eta Kontra hartatikzazpi urte igaro direnean iritsi da Eraso!-rendisko berria, Ez gara inoiz hilko.

Hamabi abesti berri bildu dituzte disko honetan,ohiko gogortasuna betiko samurtasunetik sortuz,eta, beti bezala, sentimenduei lekua utziz. Gordintasuneta sentiberatasunaren arteko orekahorrekin, inoiz baino disko “biribilagoa” dakartelaonartzen dute. Erasoren izaera funtsezkoarieutsi diote beraz, baina aldaketak ere badira, zuzenekoetarabegira batez ere. Sergiok albo baterautzi du gitarra eta abestean jarriko ditu bere zentzuguztiak. “Konposizio lanak amaitu genitueneanikusi genuen ondo legokeela abesteaz soilikarduratzea. Askatasunaemandit horrek eta abeslaribezala hazi egin naizela esango nuke”, diofrontmanak: “oholtzan eremugitzeko askoz askeagonago orain eta ondo sentitzen naiz”. Lehenenengokontzertuak eman dituzte dagoeneko etagustura dira aldaketa honen emaitzarekin. “Lehenbi-hirukantuetan zaleek harrituta begiratzen dute,baina, funtzionatzen duela ikusita, berehala sartzendira kontzertuan”, Sergioren ustez.

Bi maketa eta lau disko atera zituen Eraso!-k1996tik 2005era (bi urtetik bat) eta kontzertu pilaeskaini zuten hamabi urtez, gelditu ere egin gabe.Oraingoan, inoiz baino tarte handiagoa hartudute konposatzeko, baita hitzak idazteko ere,“guretzat beti izan da garrantzitsua kantuekmezua edukitzea”. Bada, hamabi kantu berrihauen mezuak lotzeko gaia edo haria beldurraizan dela diote.Bizitzaren egoera desberdinek sordezaketen izuaren gainean hausnartu dute taldekideek;senarra hil ostean ere harentzako gutunaketa deiak jasotzen jarraitzen duen alargunaksentitzen duen larritasunaren gainean hitz egindute Ez gara inoiz hilko kantuan, esaterako. Desamodioaeta memoria historikoari ere erreparatudiote, Espainiako Gerra Zibilari buruz dihardutenJaungoikoaren izenean edota Memoria kantuetankasu.

Ez gara inoiz hilko esaldiak zentzu desberdinaemandio abestiari eta diskoari berari, kantuak hilostean guri buruz jendearen eskura geldituko deninformazio guztiari buruzko kezka agertzen duenmoduan. “Diskoari izenburu hori ematean badiruditaldea bizirik dagoela azpimarratzen dela”,dio abeslariak.Hemengaude esatekomodubat izanda, alegia.

ETXEKO EROSOTASUNEAN Orain arteko lanetan ezbezala, etxean grabatu dute zarauztarrek Ez garainoiz hilko, entsegu lokaleko baliabide guztiakaprobetxatuz; hala, denboraz lasaiago ibilita,errazago iritsi dira lortu nahi zuten soinura.Dena den, nahasketak eta masterizazioa Higaineta Mamiaren esku utzi dituzte, “ona delako lanhoriek taldekoa ez den jendeak egitea, objektibokilantzeko”, dio abeslariak.

Bonberenea Ekintzak-en babespean kaleratu dutediskoa lehen aldiz. Mil a gritos diskoetxearekineta Metak-ekin lan egin izan zuten lehenago, baina“gauzak asko aldatu dira ordutik eta orainhoriek ez dira existitzen”. Diskoa formatu digitaleansoilik ateratzea ere otu zitzaien, formatu fisikoanateratzeko laguntza beharko baitzuten. AzkeneanBonberenean aurkitu dute babes hori, etaGor-en banaketa lanari esker zaleek jada eskuradute diskoa, ohiko musika dendetan.Rock eta metal zaleek euskal musikaren ale zaporetsuberri bat dute dastatzeko, Eraso! taldearenazken lana, Ez gara inoiz hilko, xamurtasun gogorra,gogortasun xamurra, zapalgailuaren fereka.