Andre Maria Zuriaren omenezko jaiak pozaren sinonimo dira beti. Eta aurten lehen aldiz, jaiak alkate gisa gozatzeko ohorea izango dut. Horrenbestez, herritar guztiokin konpartitu nahi ditut egunotan bizi ditudan emozioak, eta nire gogo zintzoa helarazi nahi dizuet guztioi: aurtengo jaietan ere erakutsi dezagula, beste behin, ospakizun handietan Gasteizek badakiela maila ematen.

Festak bereziak izaten dira beti, arrazoi ugari tarteko. Hasteko, festetan bereizten gaituenari muzin egiteko eta batzen gaituena goratzeko gauza garela erakusten dugu. Gainera, bizikidetzari, anaitasunari eta kideko balioei ohi baino garrantzi handiagoa ematen dizkiegu jaietan hiri plural honetan. Eta horrek guztiak esan nahi du gure hiria komunitate gisa aritzen dela.

Zeledonek berriro ere oilo-ipurdia jarriko digu, berriro gozatuko dugu gure tradizioez eta kulturaz, baita blusen eta nesken kuadrillei darien eta nonhai kutsatzen duten poz izugarriaz, eta kaleak adin guztietarako proposamenez beteko dituzten olgeta eta ekimen ludikoez. Musika, haurrentzako espazioak, kirola, konpartsak, artisautza-saltokiak, ikuskizun piroteknikoak, lehiaketak, gastronomia... Irrikatan gaude, berriro eren hiria jaien inguruan bat eginda ikusteko.

Gozatzeko eta hiriaz harro egoteko unea da; izan ere, Gasteiz ingurumenaren errespetuaren alorrean ez ezik, erreferentea baita hiri abegikor eta hurbilen artean, bai eta bisitatzen gaituztenak limurtzeko duen gaitasunean ere.

Onena opa dizuet egun hauetan!

Jai zoriontsuak denontzat!