- Elsa Vicario Ertzaintzako Informatika Delituen Taldeko 1. mailako agenteak azaldu duenez, urtarrilean salatzen dira iruzur gehien Ertzaintzan, ustez Gabonetako erosketekin lotuta.

Sareko iruzurrek gora egin dute konfinamendu-hilabeteetan?

-Martxoan eta apirilean, Ertzaintzak ezagutzen zituen salaketen kopurua txikixeagoa izan zen; izan ere, mugikortasuna murriztearen ondorioz, salaketak formalizatzea zaildu egin zen. Horrek ez du esan nahi gertatu ez zirenik, baizik eta une horretan jakinarazi ez zirela.

Zein izan da urteko hilabeterik txarrena?

-Urtarrila. Urtea hasi zenetik, 2020ko urtarrilean jaso ziren salaketa gehien, eta kopuru hori Gabonetako erosketa-aldiari egotz dakioke.

Zein da gehien errepikatzen den iruzur mota?

-Kreditu-zordunketa txarteletan baimendu gabeko karguak dira salatuenak.

Aurten iruzur-mota berririk detektatu da?

-Ezin da esan iruzur mota berriak antzeman direnik; aitzitik, lehendik zeuden iruzurren artean, modus operandia aldatzen eta sofistikatzen joan da, garai berrietara egokituz.