- Vital Fundazioak egungo egoerara moldatu da eta ibilbide horretan lehen aldiz abiarazi du 55 urtetik gorakoentzako online jarduera-sorta bat. 20 kultura-, prestakuntza- eta aisialdi-jarduera baino gehiago dira, egungo egoerara egokituta.

Prestakuntza ia osorik online eta zuzenean emango dela gogoratzen du Vital Fundazioak; "horrela, interesa duen pertsona bakoitza bere bizilekutik konektatu ahal izango da, lurraldeko edozein herritan bizi dela ere". Egoeraren etengabeko ebaluazioa egiteko asmoz, ikastaroek hilabete bateko iraupena izango dute gainera, eta urriaren 19an hasiko dira. Online ematen diren ikastaroetan gehienez hamar plaza egongo dira ikastaro bakoitzeko, "pertsonalizazioa eta arreta bermatzeko". Pandemia dela eta, entitateak aurreratu du nahasia izango den udazken-negu honen aurrean, "sozializatzeko aukerak urriak izango direnez, eta litekeena denez berriro ere denbora luzea eman behar izatea etxean, Vital Fundazioaren jardueren eskaintza +55 kolektiboaren soziabilitatea sustatzera bideratuta dago, haien komunikazio-trebetasunak teknologiaren bidez sustatuz eta haien etxeetan gerta litekeen gizarte-isolamendua saihestuz".

Jarduera desberdinen artean aukeratu ahalko dute interesdunek; horrela, filosofia, ekonomia, osasuna, interneteko tresna berriak, etab. deskubritu ahalko dituzte. Izena online eman beharko da www.fundacionvital.eus webgunean, gaurtik urriaren 14ra bitartean. Gainera, aurrez aurreko jarduerak ere ospatuko dira (ibilbideak hiri-naturatik, bisitaldi kulturalak hiritik, etab.), eta Fundazioak 60 urtetik gorako pertsonentzako laguntza-programa guztiak mantenduko ditu (bainugela egokitzeko, audifonoak erosteko eta hortz-tratamenduak egiteko laguntzak).