- Salhaketa, Sare eta Etxeratek presoen defentsan lan egiten jarraitzen dute, oraingo honetan ere koronabirusaren aurrean babesteko. “Osasun-larrialdi baten berri eman eta premiazko mezu bat plazaratu dugu martxoaren bukaeraren geroztik: pertsona presoak eta haien familiak zortearen esku utzi dituzte, ez direlako aplikatu, premiaz eta modu orokorrean, Nazioarteko Erakundeek, hala nola, Munduko Osasun Erakundeak, Europako Kontseiluak eta pertsona presoen eta haien senitartekoen laguntzaile moduan lan egiten duten elkarteek gomendatutako neurriak”, adierazi zuten atzo hiru elkartetik.

Eskatutako neurrien artean, eta osasun arretari dagokionez, “espetxeetara egokitutako preben-tzio eta laguntza egitasmorik ez da diseinatu eta, are gutxiago, aplikatu da halakorik; ez da osasun pertsonalaren plantillarik indarberritu, kontuan hartuta ingurune horretan, zaharren egoitzetan bezala, gertatzen diren itxialdi egoerak eta transmisio-arriskuak eragin dezaketela epe ertainera espetxeak berak gauzatutako benetako erailketa bat”, berretsi zuten.

Bestalde, epidemiari aurre har-tzeko oinarrizko neurriei dagokionez, hiru elkarte hauen hitzetan, testa egiteko aukera “ez zaie” eman espetxeratu eta espetxeetako fun-tzionario guztiei, kasu errealak detektatu eta sintomak dituzten pertsonak osasun-geletan bakartu ahal izatea eta “koronabirusaren hedapena ekidin” ahal izatea helburutzat hartuta. Hala, diotenez, presoen metatzea ekidin eta pertsonen arteko distantzia bermatzeko neurriak hartzea “ezinbestekoa” da infekzioaren hedapena ekiditeko baina, “ez da bete intimitaterako eta tratu duinerako eskubidea bermatzen duen eta zelda bakoitzean pertsona preso bakarra eduki litekeela dioen legezko araua; ez dira bat-batean eta modu orokorrean hartu honako baldintza hauek betetzen dituzten presoak espetxetik ateratzeko proposatu diren neurriak: espetxeraturik dauden preso prebentiboak, zigor arinak dituztenak, hirugarren graduan daudenak, larriki gaixo daudenak eta 70 urtetik gorakoak”, azpimarratu dute eta erantsi ere: “Dirudienez, espetxetik ateratzeak betiko moduan gertatuko dira: pertsonak larriki gaixo daudenerako, eta ospitaletara eramaten dituztenerako, kanpoan hil daitezen; horrela ekiditen dute jendeak bistaratu dezan haien heriotzaren kausa ez dela izan birusa, erakundearen utzikeria baizik”. Aldi berean, atzo adierazi zutenez, senitartekoekiko komunikazioak eteteari dagokionez, espetxe guztietan ez dirabermatu eta pertsona preso guztiei “ez zaizkie” bermatu “ezinbestekoak” diren baliabide telefoniko eta telematikoak.

“Eusko Jaurlaritzak izan duen jarrera azpimarratu nahi dugu (EAEko espetxeetako osasun eta segurtasun arloko eskumena baitu), datuak ezkutatzeari eta epidemiaren transmisioarekin espetxean zer zegoen eta zer gertatzen ari den agerian uzteko frogarik ez egiteari dagokionez”, esan zuen César Manzanos Salhaketatik. “Salhaketak koordinazio-lana egiten jarraituko du Hego Euskal Herrian, osasun-larrialdiko egoera honetan dauden presoei eta familiei laguntzearekin zerikusia duen guztiarekin”.

“Espetxeetara egokitutako prebentzio eta laguntza egitasmorik ez da diseinatu eta, are gutxiago, aplikatu da halakorik; ez da osasun pertsonalaren plantillarik indarberritu”.