Eroskik frankizia erako supermerkatu bat ireki du Amurrion
Eroski Taldeak frankizia erako supermerkatu bat inauguratu du Amurrioko (Araba) Zabaleko kaleko 4an. Saltokia Eroski/City izenekoa da eta, "bezeroari arreta pertsonalagoa emateaz gain, tokian tokiko produktuen eta sasoiko elikagai freskoen alde apustu indartsua egingo du", azpimarratu dute bertatik.
Hala, eta ildo beretik, denda berriak elikagai osasungarriak sustatuko ditu eta "dirua aurrezteko modu berriak eskainiko ditu eguneroko erosketetan". Saltokiak hiru langile izango ditu, Eroskiko iturriek jakitera eman dutenez.
Supermerkatuak produktu sorta zabala izango du, marka propiokoa eta tokiko ekoizleena, eta 160 metro koadro pasa ditu. Horrez gain, "elikagai freskoen eskaintza zabala du, bereziki, sasoian sasoiko eta tokiko frutena eta barazkiena, eta erreferentzia osasungarriek garrantzia hartuko dute, produktu ekologikoen sorta zabalagoa izango baita. Saltokiak ogi eta opil egin berriak ere izango ditu, bezeroei freskotasunik handiena bermatzeko", azpimarratu dutenez.
Bestalde, hilero eskaintzak eta sustapen kanpainak izango dira, kontsumitzaileei aurrezten laguntzeko. Aurrezpen horretan Eroski Club da erakusgarririk behinena; bezero-bazkideak markarekin fidelizatzeko programa da, eta oso sustapen erakargarriak ditu, baita Travel Club txartelak lehendik zituen abantaila guztiak ere. 180.800 kontsumitzaile baino gehiago dira kooperatibako bezero-bazkideak, eta Eroski Cluben abantailak eskuratzen ari dira dagoeneko Araban.
Frankizien irekierei dagokienez, "Eroskik aurreko urteetako erritmoari eusten dio. Hala, dagoeneko 600 frankizia supermerkatu baino gehiago ditu, eta sarea hedatzen jarraitzen du, Katalunian, EAEn, Andaluzian, Madrilen, Gaztela-Mantxan, Extremaduran eta Levanten arreta jarrita", ondorioztatu zuten.
Temas
Más en Araba
-
El Jardín Botánico de Santa Catalina reabre sus puertas el próximo 12 de junio
-
Conduce marcha atrás y termina detenido por tráfico de drogas
-
El Boulevard celebra el Día Mundial del Medio Ambiente con una planta solar que cubrirá el 17% de su consumo energético
-
Álava abre la participación ciudadana en los Presupuestos de 2026