Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak jarduera ugarirekin ekingo dio ikasturteari. Irailaren 27an bertan, Landazuri kultura elkarteak antolatutako ziklo bat hasiko da, hau da, Etorkizune(n)ko erronkak.

 8 hitzaldi dira, guztiak 19:00etan, egun aurreikus daitezkeen etorkizuneko edo etorkizunetako erronkei buruz gogoeta egiteko, eta kalitate handiko parte hartzaileen kartela izango du.

Irailak 27: La robótica y la inteligencia artificial en las relaciones de trabajo ¿oportunidad o amenaza? Ana Isabel Herrán.

Urriak 11: Retos del tercer milenio: hacia una sociedad distinta. Jesús Prieto Mendaza.

Urriak 25: La ciudad del futuro ¿una ciudad inteligente? Idoia Camiruaga.

Azaroak 8: Hibridación empresarial. Mezclando ideas para generar innovación. Roberto Gómez de la Iglesia. 

Azaroak 22: Inteligencia artificial. Qué es y qué no es. Alex Rayón Jerez.

Abenduak 13: Topografía y patrimonio. del teodolito al laser-scaner y la inteligencia artificial. Amaia Mesanza.

Urtarrilak 10: Por qué gastamos tanta energía y qué consecuencias tiene en el clima. Joan Grimalt.

Urtarrilak 24: La inteligencia artificial en el futuro de la medicina. Antón Digón Arizmendi.

Haurrentzako eta familientzako jarduerak

Bestalde, urrian, haurrei zuzendutako 3 jarduera jarraitu hasiko dira, maiatzera arte, Ignacio Aldecoako haurrentzako eta gazteentzako atalak antolatuta.

Karla Fernández de Gamboa adituak haurrentzako irakurketa klub bat bultzatuko du; bertan, 10-12 urteko pertsonek liburuak irakurri eta komentatuko dituzte, eta irakurketarekin lotutako esperientziak partekatuko dituzte. Lehenengo datak: urriaren 20a, azaroaren 17a, abenduaren 1a – Ordutegia: 18:00

Jakinmin: 6 eta 9 urte bitarteko haurrentzako filosofia saioak dira, zeinetan arrazoitu, argudiatu eta hitz egingo baita, pentsatzea dibertigarria bezain onuragarria izatearen ideia oinarri. Saioak Jakinmin elkarteko kideek zuzenduko dituzte. Elkarte horrek filosofia lantzen du txikienekin. Lehenengo datak: urriaren 27a, azaroaren 24a, abenduaren 15a – Ordutegia: 18:00

Elhuyar Steam Zientzia Tailerrak. 8-11 urteko haurrei zuzendutako zientzia saioak dira, ikerketa bizitzeko eta naturaren zirrikituak ezagutzeko. Elhuyar Elkarteak antolatuko ditu saioak, zeinaren xedea baita zientzia euskaraz zabaltzea eta sustatzea. Lehenengo datak: urriaren 6a, azaroaren 10a, abenduaren 28a – Ordutegia: 18:00

Hilean behin egingo da, eta saioak euskaraz izango dira. Jarduera bakoitzeko lehen saiorako izen ematea (lehenengo saiorako izan ezik, hiru saioetarako izango baita) irailaren 22tik aurrera egingo da (linean eta aurrez aurre). Plaza baino izen emate gehiago egonez gero, zozketa egingo da.

+55 Elkartegien ikastaroak eta irakurketa klubak

Nabarmentzekoa da, halaber, +55 Elkartegietako eta irakurketa klubetako izen emate datuak oso positiboak izan direla. Lehenengorako 1.485 eskaera jaso dira guztira. Zozketa hilaren 25ean egingo da. Klubei dagokienez, 269 pertsonak eman dute izena, eta 49 pertsonak eskatu dute Idazki programan parte hartzea.