21,097 kilometroko distantziaren proba dekanoa, Gasteizko Maratoi Erdia, bere 45. edizioa prestatzen hasi da. Atletismoko Arabako Federazioak eta Vital Fundazioak antolatzen dute eta Gasteizko Udala dute laguntzaile. Proba abenduaren 17an, igandea, izango da. Iaz 2.000 pertsona baino gehiagok eman zuten izena. Edizio honetan, iazko kopurua berdintzea edo gainditzea da helburua.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Vital Fundazioatik azaldu dutenez, irteera 10:30ean izango da Lasarteko Atea kaletik eta helmuga Amadeo Garcia Salazar plazan kokatuko da. Lasterketa amaitzeko gehieneko denbora 2 ordu eta 30 minutukoa izango da. 2022ko ibilbide bera mantenduko da, Espainiako Atletismo Federazioak homologatua baita 21,097 kilometroko distantzian.
Non egin behar dira izena emateak? Ildo beretik, bertatik erantzun dutenez, izena emateak www.mediamaratonvitoriagasteiz.com webgunean egin daitezke.
"Lehenengo epea azaroaren 15era artekoa izango da, 18 euroko prezioan. Azaroaren 15a baino lehenago egindako izena emateek besterik ez dute izango oroitzapenezko kamiseta erosteko aukera, 12 euroko kostu osagarria ordainduz gero", azpimarratu dute Vital Fundazioatil. Bigarren epea azaroaren 16tik abenduaren 10era izango da, 25 euroko prezioan." Azken izena emateetarako, abenduaren 17ra arte, prezioa 50 eurokoa izango da", ondorioztatu dute iturri berberek.
Azkenik, beste urte batzuetan bezala, eskola kategorietarako pentsatuta dagoen lasterketa txiki bat ere egingo da, hiru euroko prezioan, ondorioztatu dutenez.