Zerua tarteka hodeitsu egongo da, ugariagoak goizaldean eta egunaren bigarren zatian, Euskalmet Euskal Metereologia Agentziak iragarri duen bezala.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, zaparrada trumoitsuak botako ditu, probabilitate handiagorekin goizaldean eta egunaren bigarren zatian; orduan baliteke zenbait tokitan handiak izatea. Ildo horretatik, Euskalmeten arabera baliteke ere txingorra botatzea. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, "eguerditik aurrera iparosagaitik finkatu eta Araban tarteka bizi ibiliko da", azpimarratu dute.
Gainera, ekaitz-guneetan haize-boladak gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira. Tenperatura maximoak gutxi jaitsiko dira, barnealdeko zenbait tokitan nahikoa.
Bihar ere zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da. Egunaren bigarren zatian zaparrada trumoitsuak bota ditzake eta baliteke zenbait tokitan handiak izatea. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira. Tenperatura maximoak nahikoa jaitsiko dira, bereziki barnealdean.
Azkenik, asteazkenean "zerua hodeitsu egongo da, bereziki egunaren lehen partean eta Kantauri isurialdean tarteka oso hodeitsu egongo da", esan eta erantsi dute Euskal Metereologia Agentzia Euskalmetetik: "Euri txikia edo zaparradak botako ditu, probabilitate handiagorekin goizaldean eta Kantauri isurialdean. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperaturan aldaketarik ez"; ondorioztatu dute bertatik aste honetako eguraldiari dagokionez.