‘Kazetaritza, bertatik bertara’ren 9. edizioa bihurtu da orain arte partaide gehien izan dituena
7.600 laguneko errekorreko zifra lortu baitu
Kazetaritza, bertatik bertara’ programaren bederatzigarren edizioa herritarren partaidetzari dagokionez errekorreko zifrekin amaitu da. “Aurtengo edizioa izan da orain arte jende gehien bildu duena; izan ere, guztira, 7.600 pertsona izan dira bertan. Datu horrek agerian uzten du eduki horiek hirian eta inguruan interesa pizten dutela eta Gasteizko egitarauan jardunaldi horiek sendotu egin direla. Izan ere, hamargarren urteurrena beteko dute datorren urtean”, adierazi du Kultura eta Hezkuntzaren zinegotziak, Sonia Diaz de Corcuerak.
Kopurutan adierazita, Europa Jauregian 2.229 partaide bildu ziren guztira han antolatutako zortzi ekitaldietan; beste nolabait esanda, aurreko edizioarekin alderatuta, % 38 gehiago. Arratsaldeko jarduerak izan ziren pertsona gehien bildu zituztenak. Batez beste, 372 partaide izan ziren haietan eta, zehatzago esanda, ‘Txina-Estatu Batuak: berriro ere Gerra Hotza?’ (473 partaide) eta ‘Israelgo estatuak 75 urte: identitate-krisia’ (367) hitzaldiak eta ‘Gatazken konponketa: Ukraina’ (401) mahai-ingurua izan ziren arrakastatsuenak. Zinema-zikloak ere erantzun ona izan du; izan ere, emanaldi bakoitzeko 163 pertsona bertaratu dira batez beste. Hau da, 2022an baino % 25 gehiago. Florida zinema-aretoetan eskainitako lau emanaldietan 655 pertsona bildu ziren guztira, eta ‘Invisibles’ eta ‘Aita Mari’ filmak izan ziren ikusienak. Gasteiz hiribidean ikusgai egon zen Lys Arangoren ‘Gosea’ erakusketari dagokionez, 4.650 bisitari bildu ziren, eta 60 pertsona joan ziren argazkilariak zuzendutako bisita gidatura.
Gainera, nabarmendu beharrekoa da galderen tartean publikoak proposatutako gaien inguruan eztabaida egiteko interes handia ikusi dela. Zehatzago esanda, gogoeta eta galdera asko gaur egungo ziurgabetasunaren eta gero eta konplexuagoa den errealitatean orientagarria izan daitekeen egiazko informazioa bilatzeko beharra izan ziren gai nagusiak. “Programak, urtez urte, agerian uzten du ezagutzak eskuratu, pentsamendu kritikoa garatu eta gure orainaldiaren gakoak hobeto interespretatzen lagunduko diguten espezialistekin ideiak trukatu ahal izateko herritarrentzako guneak irekitzeak duen garrantzia”, baloratu du Diaz de Corcuerak.
Temas
Más en Araba
-
Los guardas forestales de Álava reivindican su labor en el incendio de Galarreta
-
Las muñecas regresan al Museo Santxotena de Artziniega
-
La Diputación alavesa refuerza la atención a personas con discapacidad intelectual en Laudio
-
El legado de dos leyendas de la música protagoniza las Fiestas del barrio de San Cristóbal