Arabako ikasle bakoitzak hezkuntzako batez besteko gastua igotzen jarraitzen du. Baina hori ez da Araban bakarrik gertatzen, Euskal Autonomia Erkidego osoan baizik.
Hala, nabarmentzekoa da hezkuntzako gastu osoa ia sei puntu igo dela ehunekotan, eta 4.710 milioi eurokoa izan dela. Datu horiek Eustat Euskal Estatistika Erakundearen azken txostenean eman dira, hezkuntzako gastuari, aurrerapenari buruzko txostenean.
Gastu osotik, 4.506 milioi gastu arruntari dagozkio; gainerako 204 milioi kapital-eraketa gordinari. Hala, kopuru ekonomiko horrek adierazten du batez besteko gastua 2.152 eurokoa izan zela biztanleko, eta BPGari dagokionez, %5,5era iritsi zela. Hau da, 0,2 puntu portzentual gutxiago. Hezkuntza-kontuari dagokionez, aipatu behar da, halaber, hezkuntza-erakundeetan nahiz beste edozein zentro edo enpresatan egindako eta iturri publiko edo pribatuek finantzatutako hezkuntza-jarduera arautu eta arautu gabeko guztietan gastu arrunta eta kapital-gastua jasotzen duela. Txostenarekin jarraituz, azken urteotako datuen azterketak erakusten duenez, 2020an pandemiaren urtearen ondoren, gastu pribatuan izandako beherakada zela eta, guztizko gastuaren maila ia ez zen hazi, azken bi urteetan gastu-mailen hazkundea berreskuratu egin da. Zehazki, 2021ean %6,4ko hazkundea izan zen, 4.451 milioikoa. “Azken urteotako datuen analisiak erakusten du 2020. urtearen ondoren, orduan, gastu pribatuan izandako murrizketaren ondorioz, gastu osoaren maila ia hazi ez zela kontuan hartuta, azken bi urteotan hazkuntza berreskuratu dela gastu-mailetan. Zehazki, 2021ean, % 6,4ko hazkuntza izan da, eta 4.451 milioi eurora iritsi da; hura, nagusiki, gastu arrunteko gastuaren ondorio izan da, 2020koa baino % 6,8 handiagoa izan baita. Aldi berean, 2022an, gora egin du bai gastu arruntak bai kapital-eraketa gordinak, % 5,6 eta % 9,6, hurrenez hurren”, zehaztu egiten da txostenean.
Ildo beretik, finantzaketaren egiturari dagokionez, azken urteotan, finantzaketa publikoa pribatuaren gainetik hazi da. Finantzaketa publikoa 2019an % 76,0koa izatetik 2022an % 77,0koa izatera igaro da, eta ehunekorik altuena 2020an izan da, gastu osoaren % 77,7ra iritsi baitzen. Jarraian egiten den gastuaren analisi xehatua 2021ari dagokio; izan ere, behin betiko datuak eskuragarri dauden azken urtea da, analisi hori egiteko aukera ematen dutenak.