Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoan induskatutako egiturak sendotzea eta leheneratzea. Helburu horrekin, Gobernu Kontseiluak atzo onartu zuen Pedro Sánchezen Gobernutik jasotako Next Generation EU funtsen transferentzia Arabako Foru Aldundiari ematea. Eusko Jaurlaritzak atzo jakinarazi zuenez, guztira 900.000 euro erabiliko dira Langraiz Okako aztarnategi arkeologikoan hondeatutako egiturak sendotu eta berritzeko.

Iruña-Veleiaren artxiboko irudia. | ARGAZKIA: DNA

Hala, eta ildo beretik jarraituz, Gobernu Kontseiluak atzo onartu zuen Espainiako Gobernutik jasotako Next Generation EU funtsak Arabako Foru Aldundiari transferitzea. “Guztira, 900.000 euro erabiliko dira Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoan (Langraiz Oka, Araba) induskatutako egiturak sendotzeko eta lehengoratzeko. Aztarnategia Arabako Foru Aldundiaren jabetzakoa da”, zehaztu zuten atzo. Hala, Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planak 24. osagaian jasotzen du Kultura-industriaren birbalorizazioa. Bertako azpiproiektu baten helburu nagusia kultura-intereseko ondasunen banakako babesa duten higiezinak kontserbatzea eta zaharberritzea da. Finantza daitezkeen jarduerak ondare historiko, artistiko, monumental, arkeologiko eta zientifikoaren eskumenekoak dira. Euskadin, Lurralde Historikoei dagokie Ondare Historiko Artistiko Monumentala eta Arkeologikoa kontserbatzea, hobetzea, zaharberritzea edo hondeatzea. Horregatik, Kulturaren Erakunde arteko Batzordean (HAKOBA) adostu zen bezala, Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari transferitu dion dirua, kasu honetan, Arabako Foru Aldundiari banatuko zaio.

Bestalde, eta ildo horretatik, nabarmentzekoa da Gobernu Kontseiluak atzo onartu zuela 200.000 eurorainoko diru-laguntzen deialdi berria, euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu, zaindu eta zabaltzeko. Eusko Jaurlaritzak azpimarratu zuen bezala, diru-laguntza horien helburua euskal kultura-ondarearen deskribapena eta digitalizazioa sustatzea da, ondoren zabaltzeko. Bertako sailaren hitzetan, “Eusko Jaurlaritzak onartu dituen euskal kultura-ondarea katalogatzeko, digitalizatzeko, kontserbatzeko eta zabaltzeko dirulaguntzen helburua euskal kultura-ondarearen deskribapena eta digitalizazioa sustatzea da, ondoren OAI-PMH protokoloa (The Open Archives Initiative-Protocol for Metadata Harvesting) ezarrita duten gordailuen bidez zabaltzeko”.

Aurreko deialdia

Protokolo horrek gaur egun dauden digitalizazio-proiektu nagusien arteko elkarreragingarritasun-estandarrak garatu eta sustatzen ditu, eta Interneteko edukien hedapen eraginkorra errazten du. “Bai deskribapenean, bai digitalizazioan, Europeana-kultura-ondare digitalizatuaren Europako atariak estandarizatu eta finkatutako ereduen erabilera sustatzen da”, gaineratu zuten. Ildo beretik, azaldu zutenez, euskal kultura-ondarea osatzen duten kultura-baliabideak katalogatzeko, digitalizatzeko edo digitalizatzeko eta katalogatzeko proiektuak lagundu ahal izango dira diruz, hala nola argazkiak, grabatuak, marrazkiak, ikus-entzunezko materiala, mapak, planoak, kartelak, prentsa, funts bibliografikoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko dokumentu-ondarea osatzen duten dokumentuak. Guztira Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 200.000 euroko partida bat bideratu du dirulaguntza hauetara. “Aurreko deialdian, 2021ekoan, bederatzi proiektuk jaso zuten diru-laguntza: Bilboko elizbarrutiko kultur ondarea digitalizatu eta zabaltzeak; Bilbao Bizkaia Museoak dokumentu-funtsa katalogatzea eta digitalizatzeak; Euskal Herriko Txistulari elkartearen ikus-entzunezko eta argitalpenen artxibo funtsa; Eresbil Fundazioaren Euskal Kultur Ondareari dagozkion grabazio historikoak; Arrasate Press eta Berrigara aldizkarien digitalizazioak; Argia-ko argazkiak digitalizatzeak; Real Automóvil Club Vasco-Navarroko Euskal Kultur Ondarea katalogatzeak, digitalizatzeak, kontserbatzeak eta zabaltzeak; eta San Telmo Museoko Antton Elizegi argazki-funtsa katalogatzeak eta digitalizatzeak”, zehaztu zuten. Azkenik, “2022ko deialdian eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Proiektu bakoitzeko dirulaguntza ezin izango da 20.000 eurotik gorakoa izan”, ondorioztatu zuten Kultura eta Hizkuntza Politika sailetik.

Xehetasunez

Arabako Foru Aldundiari. Gobernu Kontseiluak atzo onartu zuen Espainiako Gobernutik jasotako Next Generation EU funtsak Arabako Foru Aldundiari transferitzea. “Guztira, 900.000 euro erabiliko dira Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoan (Langraiz Oka, Araba) induskatutako egiturak sendotzeko eta lehengoratzeko. Aztarnategia Arabako Foru Aldundiaren jabetzakoa da”, zehaztu zuten atzo. Hala, Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planak 24. osagaian jasotzen du Kultura-industriaren birbalorizazioa. Bertako azpiproiektu baten helburu nagusia kultura-intereseko ondasunen banakako babesa duten higiezinak kontserbatzea eta zaharberritzea da. Finantza daitezkeen jarduerak ondare historiko, artistiko, monumental, arkeologiko eta zientifikoaren eskumenekoak dira. Euskadin, Lurralde Historikoei dagokie Ondare Historiko Artistiko Monumentala eta Arkeologikoa kontserbatzea, hobetzea, zaharberritzea edo hondeatzea.

Deialdia. Nabarmentzekoa da Gobernu Kontseiluak atzo onartu zuela 200.000 eurorainoko diru-laguntzen deialdi berria, euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu, zaindu eta zabaltzeko. Eusko Jaurlaritzak azpimarratu zuen bezala, diru-laguntza horien helburua euskal kultura-ondarearen deskribapena eta digitalizazioa sustatzea da, ondoren zabaltzeko. Bertako sailaren hitzetan, “Eusko Jaurlaritzak onartu dituen euskal kultura-ondarea katalogatzeko, digitalizatzeko, kontserbatzeko eta zabaltzeko”.