Haurrek eskola-kiroleko jarduerak berreskuratu dituzte
Pixkanaka ekingo zaie berriro entrenamenduei, entitate eta klubekin batera koordinatuta
- Hainbat hilabetez protesta egin ondoren, klubek eta familiek eskola kirolera itzultzea lortu dute. Hain zuzen, Udalaren kirol-instalazioek atzo berreskuratu zituzten eskola-kiroleko entrenamenduak, Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren aurkako prebentzio-neurriei buruzko dekretu berria indarrean sartu eta gero.
Udalak jakinarazi zuenez, jarduera atzotik ari da berreskuratzen, eta hainbat erakunde eta elkarterekin koordinatuta, dagoeneko jasotzen ari baitira udalaren jakinarazpena nola jokatu behar den azaltzeko. "Nahikoa izango da entitateak instalazioaren ardura duen kirol-koordinatzaileari entrenamenduetara itzuli nahi duela adieraztea", adierazi zuten Udaletik. Hartara, eskola-kirola bertan behera utzi aurreko kantxetako erabilera-koadrante gehienak berreskuratuko dira. Aldi berean, instalazioak egoera berrira egokitzen ari dira, dagoen programazioaren zati bat lekuz aldatuz. "Erabateko berme sanitarioarekin egiterik izan zedin kantxa eta kiroldegietara aldatu ziren jarduerek kokaleku alternatiboa izango dute, programazioarekin jarraitu ahal izateko", gaineratu zuten.
"Eskola-kiroleko entrenamenduei berriro ekitea berri ona da, bai familientzat, bai arlo horretan lan egiten duten profesional guztientzat. Berriro entrenatzea oso ona izango da errutina osasungarri horretara itzultzeko premia zuten haur askorentzat", adierazi zuen Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lopezek. "Horrelako jardueretara apurka itzuli beharra dago, nahitaez, instalazioak berrantolatu eta segurtasun sanitarioaren protokoloak bete beharra baitago aldi berean, baina espero dugu ahalik eta talde gehienek ekin ahal izatea berriro jarduerari".
Temas
Más en Araba
-
Una nueva huelga en los centros cívicos de Vitoria divide a los monitores
-
25 pisos del Gobierno Vasco han sido ocupados en Vitoria en 4 años
-
Las playas interiores de Landa y Garaio, únicas con bandera azul en la CAV junto a la de Bakio
-
Más protección para los Montes de Vitoria sin llegar a ser declarados Parque Natural