- Arabako lau familiak telefono dei bat jaso dute azken egunotan, familiako kide bat bahitu dutela esanez. Dei honen atzean, estortsioaren bidez herritarrei lapurtzen saiatzen diren iruzurgileak daude. Ertzaintzak horrelako telefono deiak ugaritu egin direla ohartarazi du, eta herritarrei lasaitasuna eskatu die, baita poliziari berehala abisua ematea ere.
Abuztuko azken aste honetan, Ertzaintzako Pertsonen aurkako Delituen Atalean estortsioa egiteko bahiketak ikertzen dituen talde espezializatuak hauteman du delitu horren hainbat kasu izan direla. Zehazki, Gasteizen hiru kasu erregistratu dira eta Burgelun beste bat egun berean. Deiak uztailean Bizkaian egindako ezaugarri berekoak dira; kasu hartan hamar bat dei jaso ziren telefonoz familiarteko bat aska-tzeko erreskatea eskatuz. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak azaldu duenez, dei guztiak telefono finkoen titularrei egiten dizkiete, eta berriemaileak jakitera ematen du deia jasotzen dutenen alaba bahituta dutela. Bahitua askatzeko diru-kopuru bat eskatzen dute, normalean 10.000 euro inguru. "Delitugileak familiak beldurtzen eta izutzen saiatzen dira, eta familiak, beraz, nahastu, larritu eta beldurtu egiten dira", jakinarazi du. Ertzain-tzako Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Atal Nagusiak egindako ikerketari esker jakin ahal izan da era horretako hainbat dei Hego Amerikako, zehazki Txileko, telefono batetik egin dituztela. Ikertzaileek uste dute, beraz, lehenago ere gertatu zen bezala, beste estortsio-kanpaina baten aurrean gaudela. Espezialistek gomendatzen dute ez ordaintzea eskatutako diru-kopurua eta berehala jartzea Ertzain-tzarekin harremanetan, larrialdietako 112 telefono-zenbakiaren bidez. espezialistek gomendatzen dute ez ordaintzea eskatutako diru-kopurua eta berehala jar-tzea Ertzaintzarekin harremanetan, larrialdietako 112 telefono-zenbakiaren bidez.Bestalde, Udaltzainek asteazken goizean, 20 urteko gazte bat atxilotu zuten bikoteari eraso egiteagatik genero-indarkeria delituaren ustezko egile gisa Gainera, suhiltzaileek lurzorua hondoratu zen Zumakera kaleko etxebizitza batean jardun zuten.